Lekukotzak: Enara Ahedo (Hamaikakoa)

Lehenik eta behin, familian euskaraz dakiten denekin hala aritzeko konpromisoari dagokionez, oso errotuta dauden harremanak direnez, familia hurbilean aurrerapen asko egin baditut ere, eta etxean ohitura asko aldatu baditugu ere, familia zabalean zailagoa egin zait eta gehienetan gaztelerara jo dudala aitortu behar dut.

Kalean, ezezagunekin lehengo hitza euskeraz izatearena, aurretik lantzen egon naizen gauza izanda, nahiko hobeto dudala uste dut.

Beste alde batetik, ezagun eta lagunekin elkarrizketak euskaraz hasi ditudan arren, askotan kostatu zait mantentzea beste aldekoak euskara ulertzen bazuen ere, erderaz erantzuten zuenean.

Azkenik, uste dut nire etxean beti erabili dudan euskalkia askoz gehiago erabiltzen dudala orain testuinguru anitzagoetan.

Laburbilduz, hainbat aurrerapen egin ditut eta Euskaraldia honetan martxan hasteko oso aitzaki ona izan da. Hala ere, oraindik asko dago lantzeko.

Enara Ahedo- 20 urte- Ahobizi- Deustu- Gizarte lana eta Gizarte Hezkuntzako ikasle

Partekatu

Urriaren 23an “Gerezi denbora” Irakurleen Txokoan!

Urtarrilaren 23an, Inazio Mujika Iraola gurekin egongo da Gerezi denbora (1999, Alberdania) berbagai. Hasi irakurtzen!!!

Diapositiva1

Hona, Gaztezuloko kritika:

“Libertarioek abestu ohi zuten kantua da liburu honetako izenburuan ageri den Gerezi Denbora delako hori. Inkesta batean CNT zer ote den galdeginik zera erantzun bide du oraintsu gazte batek: “Dinamita kartutxo bat”. CNT (Lanaren Konfederakuntza Nazionala) sindikatua TNTarekin nahasi eta larunbat gauetan herrietako jaietan banatzen dituzten pegatinetatik soilik ezagutzen duzuen horiek, erne…! “Gerezi denbora” 1936ko gerran girotu eta benetako oinarria duen eleberria da: anarkista batek eta apaiz batek CNTk atxilo hartutako artzapezpiku bat askatzeko antolatutako ekintza da hain justu, oinarri hori. Hortik abiatuta, barrearen gerezi gozoak eta saminaren gerezi garratzak irentsiko dituzu banan-banan, film bat ikusten duenak bezala irakurriko duzun eleberri labur bezain mamitsu hau eskuetan hartzean.”

Lekukotzak: Xabi Ugalde (Hamaikakoa)

Zorionez nire eguneroko jardunean  euskaraz bizi naiz eta ia euskaraz nire bizitzako beste arlo batzuetan. Ahobizi izateko hautua egin nuenean, nire bizitzako beste arlo ia- euskaldunak euskarara hurbiltzeko eta animatzeko egin nuen.  Nahiz eta hasiera batean apur bat arraroa izan, neuk euskaraz eta haiek erderaz erantzutea, esan behar dut nire inguruan ibili diren Belarriprest guztien jarrera goraipatzekoa izan dela, ilusioz eta euskara gosez sumatu ditut. Argi dagoena zera da: gure artean sortu berri diren zubi berri hauek elikatu eta zaindu behar ditugu. Hamaika egunak baino garrantzitsuagoa iruditzen zait hamabigarrena.
Beraz, jarrai dezagun sorturiko zubi berri hauek 365 egunetan zaintzen eta elikatzen.

Xabi Ugalde- 43 urte- Ahobizi- Arangoiti- Irakasle

Lekukotzak: Patxi Erezkano (Hamaikakoa)

KONPROMISOAK

Lanbidez irakaslea naiz, Institutuan badira irakasleak, langile ez irakasleak eta ikasleak euskara jakin arren gaztelaniaz aritzen direnak eremu formaletan eta informaletan. Horregatik, oraingo honetan nire konpromiso nagusia izango da ikastetxeko partaide horietako batzuk Belarriprest izatea lortzea. Zehatz-mehatz hurrengo hauek:

*Irakasleak: 2

*Langile ez irakasle : 2

*Ikasleak : 10

EBALUAZIOA

Pozgarria eta bihotz altxagarria da irakurtzea konpromisoak hartu zituzten lagunek bete dituztela Bikain Plus notarekin. Ostera, nire erronkaren emaitza HB izan da, porrota, guztiekin gainera.

Arrazoiak nagusiki bi:

*Inoiz superbotereak izan baditut dagoeneko amaitu zaizkit, ez naiz Argitxoren familiakoa.

* Bizi garen metropolitxu honetan hiritarren hizkuntza-jarrerak aldatzen saiatzeko egunerokoan erabilera behartzen dituzten askotariko zera horietan folkloretik harago konplexurik gabeko hamaika neurri indarrean egon beharko ziren.

Berbaizukoentzat ere bi hitz:

*Sentitzen dut Elkartearen ebaluazioan nota jaitsi badut, badakizue hurrengoan hobetu aukeratu hamaikakoa.

*Eskerrik asko egiten duzuen lanagatik, ai Bilboko auzo guztietan zuen moduko Euskara Elkarte bat egongo balitz!

Amaitzeko, hemen ez dago ezer galtzeko dena dago irabazteko!

Patxi Erezkano- 55 urte- Ahobizi- Deustu- Irakaslea

Lekukotzak: Irati Martinez (Hamaikakoa)

Euskaraldian parte hartzea esperientzia polita eta aldi berean neketsua iruditu zait. Balorazio orokorra egin beharko banu, esango nuke ereduzko Ahobizia  ez naizela izan, horrekin esan nahi dudana da batzuetan “arauak” apurtu ditudala desesperaziogatik, nagiagatik edo erosotasunagatik. Ez dut inoiz dietarik egin, baina esan ohi da gerokoa dela gogorrena. Ba horixe bera uste dut gertatu zaidala niri, hasierako egunetan bikain eta gero tranpatxoak egiten ibili naizela jis jis jis. Halere, ez da erraza Ahobizi izatea bikotea, lagun min, senide  eta auzokide asko erdaldunak direnean, beraz, zentzu horretan ez naiz hain ezkor jarriko,  hauetariko batzuek Euskaraldian parte hartu dutelako egunero txapa eramanez eta beste askok nahiz eta txaparik ez eraman Belarriprest rola hartu dutelako. Beraiekin, tarteka, euskaraz bizi izan naiz eta arrazoi honegatik bakarrik hurrengo urtean, nahiz eta ziurrenik tranpatxoekin, Ahobizi izateko asmoa daukat.

Irati Martinez- 31 urte- Ahobizi- San Inazio- Irakasle

Lekukotzak: Leticia Medina (Hamaikakoa)

Euskaraldiaren balorazioa egiterakoan, onartu behar dut asko kosta zaidala lehengo hitza euskaraz esatea, batez ere, normalean ederaz hitz egiten dudan pertsonei.

Dena-den, saiatu naiz eta espero ez nuen pertsona batzuk jarraitu zuten euskeraz hitz egiten.

Dena den, saiatu naiz eta espero ez nituen pertsona batzuek euskaraz jarraitu dute. Horien artean, auzokide bi eta lehengusin bat dago. Famlian, iloba eta neba birekin baino ez nuen espero euskaraz aritzea, horregatik lehengusinarena oso sorpresa ona izan da. Gainera, euskaraz egiten jarraitu dugu, beti ez, baina askotan bai.

Lanean beste kontu bat izan da, nahiz eta saiatu, gutxirekin lortu dut elkarrizketa osoa euskaraz izatea.

Leticia Medina- 36 urte- Ahobizi- Arangoiti-Administratiboa

Lekukotzak: Gaizka Suarez Iparragirre (Hamaikakokidea)

Egia esanda, ez zait nire egunerokotasuna asko aldatu AHOBIZI izanda. Normalean izaten dudan jarrerari eutsi diot: lehen hitza euskaraz eta ulertzen nauen ororekin euskaraz. Hala ere, sentitu ohi dudan bakardadearekin alderatuz, Euskaraldian babestua sentitu naiz, pentsatzen dugun baino gehiago gara euskaltzaleak! Indar asko eman dit kaletik jendea txaparekin ikusteak, benetan, txapa eramatearen ekintza soilak uste dugun baino gehiagorako balio izan du.

Hala ere, maiz txapa eramatea benetan konpromisoa betetzeko erreminta ordez, euskararen alde egotearen ikur “posturetia” bihurtu delako sentipena izan dut. Euskararen alde egotea “guaya” izatea baikorra izan daiteke baina, gazte euskaltzaleok euskararen alde egotetik euskaratik aritzera egin behar dugu. Gure konpromisorik gabe eta gure eskubideak bermatuko dituen politikarik gabe ez dago Euskal Herria euskaldunik. Heldu diezaiogun erronkari 365 egunetan!

Gaizka Suarez Iparragirre- 23 urte- Ahobizi- Deustu- Ingeniari

Txantxiak Bernedon!

Oraingoan Bernedora joan gara Txantxikukideok. Ezaguna genuen Arabako herria, Ega errekak eta Tirso mendiak inguratuta dagoena. Aurreko irteerako kontuan hartuta, Bernedok paregabea zirudien kurtsoko lehenengo asteburu pasa bertan egiteko. Gainera, aurten ostiraletik hasi dugu irteera, eta horregatik, leku aproposa topatu nahi genuen. Beraz, Santikurutze Kanpezu inguruko herri polit horretara abiatu gara, nagia eta hotzaren kontra!

“Pipi kaltzaluze” pertsonaia izan da gure ikurra, eta berak gidatuta hainbat jolas egin ditugu: tribial erraldoia, memoria lantzeko jolasak, yinkana, koloreen jolasa, zelai erre alternatiboa… Jolas bakoitza desberdina, baina taldeko kooperazioan oinarrituan denak. Izan ere, taldeka antolatzen gara beti bai jolasteko eta bai garbiketa txandak egiteko. Eta oraingoan ere, bide berbera jarraitu dugu.

Laburbilduz, oso-oso pozik ibili gara; irteera antolatzeko egindako lanak merezi izan du. Gainera, irteera ostiralean hastea oso positiboki baloratu dugu. Lanak eta berrikuntzek taldearen elkarrekintza eta helburuak indartu dituzte.

Txantxiak Bernedon 2