“Oihuka dezagun: Gora Deustuko jaiak” (Pregoia)

Ostiralean Deustuko jaietako pregoia esateko aukera izan genuen Done Petrin. Geure jarrera berritzaileari eutsiz, mezu berria eta estetika berriak jorratzeko asmoz hauxe atera zitzaigun:

EUSKARAK ELKARTZEN GAITU! Gora Deustuko jaiak!

Eta hemen pregoi osoa:

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizbait ginaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gara sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
borroka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaxka gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak : gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.

(SAMPLER SOINUA)

Pregoiaren zalantzan / berben gainean dantzan
Mende laurden balantzan / amets baten
norantzan
Berba mintza/ edo hitza
Euskara da / bizitza

Elkarrez egitea / hori dugu baldintza
Bestela / ez gaude oso seguru
Bakarka ezin dela / eraldatu mundua
Bakarka ezin dugu / guk piztu Deustua

Borroka polit hontan / behar dugu alaitu
Jokatu eta maitatu / ez dezagun ahaztu
Euskarak elkartzen / gaitu
Euskarak elkartzen / gaitu

Kantagintza, Txantxiku / Ozen edo Gometxa
Bizitzaz eta euskaraz / gozatzeko ametsa
Elorri bertso eskola / Irakurleen txokoa
Bada mila motibo / bada arrazoi mordoa

Deustuko herritik / munduari begira
Elkar komunikatuz / txikitatik handira
Uriola ataria / ta Prest! aldizkaria
Lor dezagun beraz / egitasmo berria

Maribeltz / Irri eta Orro
Parranda / eta mozorro
Izan gara Dragqueenak / ijito estralurtarrak
Barbie superheroiak / ta beti deustuarrak

Mingainari eraginez / ezin gelditu mutu
Euskarara pasatu / eta euskara zukutu
Bagara euskalakari / euskahaldun inkonformista
Euskararen borrokan / gu bai malabarista

Goza daigun mingainaz / fereka eta irrika
Eta hasi prestatzen / laster dator Korrika
Hasi dadila festa / giroa eta parranda
Deustuko Herriak / egin dezala eztanda!

Gora jai herrikoiak / feminista euskaltzaleak
Eta denon arduraz / erasorik gabeak
Gogoan oroituz / gure artean ez daudenak
Oihukatu dezagun / gora Deustuko Jaiak!

Basea (Laize MCk eginda):

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>