“Nire amaren hiritik” geure herriaren gaineko eztabaidara

Atzo arrastian Oihana Bartrak Nire amaren hiria dokumentala aurkeztu zigun Gazte Lokalean. Jende ugari hurreratu zen Bilboko kulturgintzaren erradiografia ikustera, zeinak euskarazko kulturaren gaineko eztabaida abiatu baitzuen.

Hasieran, bere lanaren gainean galdetu genion Bartrari: ea bertsolari den aldetik berak ere subalternitatea pairatu duen (“bai, pairatu dut Bilbokoa, euskalduna, bertsolaria eta emakumea izatearren”), ea kulturgileak ez dauden politika eta ekonomiatik kanpo, ea lekukotzen arteko tartea ez ote zen laburregia gogoetari bide emateko (“hainbeste bider ikusi nuen lana ze perspektiba galdu nuen”)… Itzulinguruak utzi eta harira joan zen Bartra.

Gero, euskarazko kulturaren gaineko eztabaida abiatu zen. Iritzi-truke aberatsa egon zen, non hainbat gai aipatu ziren: euskarazko “jasotzaileen” motibazioak (kulturak edo militantziak eraginda? biek?), euskaldunon profil anitzen gainean (“Unira joan nintzenean ohartu nintzen euskaldun profil pilo bat daudela”), denak balio ote duen euskara normalizatzeko edota ez ote gabiltzan “beti penetan”

Nire amaren hiria

Ordu bete luzea iraun zuen eztabaidak, non guztiok parte hartu genuen, solasalditik elkarrizketara salto eginez. Esan dezakegu edozein Dokumental Zikloak helburu daukanan puntura heldu ginela atzo Gazte Lokalean: dokumental batek gogoeta eragin eta eztabaida bizia (eta aberatsa) abiatu.

Datorren astertean hurrengo zita daukagu 19’00etan Mullerenean: Ziztadak (Fora de Quadre- Bidea Helburu)

PD: Zikloaren argazki guztiak hemen ikusgai

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>