Musika asteburua Deustualdean!

Berbaizuk 25 urte betetzen ditu aurton eta gogotik ospatu nahi dugu. Asteburuan, bi kontzertu antolatuko ditugu. Abenduaren 3an, euskararen eguna, Iparralde gaualdia antolatu dugu ZAWPen eta bezperan Physis Versus Pelaxek Mullerenean joko dute. Gogoratu zuen laguntza behar dugula tortillak eta pintxoak egiteko!

Musika asteburua Deustualdean

 

Iparralde gaualdia (BAIETZ LARUNBATEAN ZAWP BETE!)

Iparralde Zikloa bukatzeko, abenduaren 3an Iparralde gaualdia antolatuko dugu ZAWPen. Paco bakarlari baxe-nafarrak grabatzen ari den diska aurkeztuko digu. Horren ostean Begiz Begi post-rock-talde lapurtarrak joko du eta atera berri duten Hatsa (Baga biga, 2016) disko berria aurkeztuko digu 2015eko Banden Lehia irabazi zuen taldeak.

Musikarekin batera, Hazaparneko Etxeko Bob’s Beer gargardo artisauak ekarriko ditugu Deustualdera, Bidasoaren bestaldera ekoizten diren zaporeak dastatzeko. Sarritan, badirudi Iparraldea urrun egoten dela eta ziklo honen bidez distantziak murriztu eta bertoko errealitatea ekarri nahi dugu auzora. Sarrera 5€tan. Ateak 19’30ean zabalduko dituzte. BAIETZ LARUNBATEAN ZAWP BETE!

Physis Versus Pelax

Abenduaren 2an, ostirala, Physis VS Pelax kontzertua egongo da Mullerenean 20’00etan. Physis Versus Nomosek Saudade é fatal 2 lan berria aurkeztuko du Deustuan, Pelaxekin batera, eta Donostiako bi bakarlariek formatu berezian eskainiko dute kontzertua, biek aldi berean joko dutelako bata eta bestearen kantak tartekatuz.

 

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>