Müllerenea

Müllerenea urte askotako lanaren ondorioa da. 2011ean Muller inprenta ateak itxi eta elkarteak urratsa egin zuen: lonja alokatu eta Müllerenea proiektua abiatu. Lokala egokitu eta atondu ostean, Deustualdeko euskaldunon topalekua helburua zuen espazioak ateak ireki zituen. Ordutik, denetarik antolatu dugu bertan: antzerki saioak, berbaldiak, bertso saioak, karaokeak, azokak, tailerrak, bertso-ikastaroak, jaiak, aurkezpenak, batzarrak, futbolin txapelketak, afariak, txotxak, irakurketa saioak, jardunaldiak, ikasgela lez, jolasak...

Lehen saioko argazkiak

Müllerenean tailerrak antolatu ditugu

Ahopeko kontzertuak Mullerenean

Kontzertuak egon dira beti

Euskara eta feminismoa bidaide

Baita berbaldiak ere

Azken urteotan Müllerenea berriz atondu eta itxuraldatu dugu, besteak beste, argiztapena aldatuz eta eszenatoki handiagoa jarriz, Müllereneak espazio gazte, libre, sortzaile izaten jarraitzeko asmoz. Izan ere, 2011etik talde eta eragile askok erabili (izan) dute: Gure Esku Dagok, Txantxikuk, Parek, Elorri bertso-eskolak, Sarek edota Gometxa txokoak. Zeren zain zaude? Müllerenea zurea ere bada!

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 3. kanporaketa:

Elorri- bertso eskolak klaseak emateaz gain bertso-saioak antolatzeko erabiltzen du Müllerenea

Ekuatore7

Zelan ez, Müllerenea ondo pasatzeko tokia da

Partekatu