Mikroipuinak zai dituzu lokalean

2014-2015 ikasturtea amaitzen ari da. Umeek oporrak aurki hasiko dituzte, nerabeak udako planei bueltak ematen ari zaizkie eta Unibertsitateko ikasle lasaiak errekuperaketak prestantzen dituzte, oporrak ortzemugan antzematen dituztela. Ekainak ilusio eta txosna usaia du eta ekainero lez Mikroipuineko ale berriak ditugu lokalean, zuk, irakurle zaren horrek, dasta ditzazun zain. Blogean hainbat istorio igon ditugu baina askoz gehiago dituzu liburuxkan deskubritzeke. Lokaletik pasa zaitez eta ale bat hartu, izan ere, uda garai majoa baita irakurtzeko. Terapeutikoa da.

Mikroipuinak (azala)

Azala eta kontraazala Laura Freijo artistak egin ditu. Gogoratu nahi dizuegu maiatzaren 22an banatu genituela sariak Ibarrekolandako kontserbatorioan Iñaki Iturriotzen gidaritzapean.

Mikroipuinak (kontrazala)

Mikroipuin lehiaketak amaiera ematen die 2014-2015. urtean zehar Deustualdeko Euskararen Unibertsoak antolatzen dituen jarduerei. Orain pilak kargatuko ditugu, 2015-2016. ikasturteari behar moduan heltzeko.

Uda ona pasa, erabili euskara eta irakurri!!!!

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>