Mikroipuin lehiaketako beste bi irabazleak

EZIN AHAZTU

Mutiko bat ezagutu zuen. Zinemara joaten zen berarekin, etxera berandu heltzen zen… Inoiz ez nion ezer galarazi, nire alabaren irribarrea ikusi nahi nuen. Pasaden hilabetean etxetik atera zen bere soineko politenarekin jantzita. Paseo bat ematera eraman zuen, Whisky-a edateko agindu zion, animalia balitz bezala jo zuen.

Ospitalera heldu nintzenean, sudurra apurtuta zeukan, eta masailezurra erauzita, alanbre batekin eutsita. Hain handia zen bere mina, negar ere ezin zuela egin. Nik bai, negar egin nuen.

Epaileak bertan behera utzi zuen epaiketa. Sinestezina zen. Non geratu da justizia?

Gaur morez margotutako eguna da, niretzat ez, egun guztiak beltzak dira orain.

Iraide Gutierrez-Ibarrekolanda BHI

Iraide Gutierrez, Ibarrekoanda BHI

HUTSA

Eta zubiaren erdian arnasa sakon hartu nuen. Lortu nezakeen aire guztia beharrezkoa zen une horretan. Zerura begiratu ondoren albo bietara eta gero zerura. Azken aldiz argazki hari muxu eman eta, jauzi egin nuen. Ezerezera. Abisatu gabe, pentsatu gabe. Eta erortzen nintzen bitartean, ezer ez zen gelditu. Denak bere horretan jarraitu zuen. Ez baitzegoen aitzakiarik niretzat. Ez zegoen arrazoirik, ez hitzik. Hutsa. Hutsa nintzelako mundu hartan. Hutsa ginelako unibertso hartan, vaina inor ez zen konturatu, beranduegi izan zen arte.

Olatz Telletxea-Botikazar BHI

Olatz Telletxea Santamaria, Botikazar BHI

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>