Lekukotzak: Patxi Erezkano (Hamaikakoa)

KONPROMISOAK

Lanbidez irakaslea naiz, Institutuan badira irakasleak, langile ez irakasleak eta ikasleak euskara jakin arren gaztelaniaz aritzen direnak eremu formaletan eta informaletan. Horregatik, oraingo honetan nire konpromiso nagusia izango da ikastetxeko partaide horietako batzuk Belarriprest izatea lortzea. Zehatz-mehatz hurrengo hauek:

*Irakasleak: 2

*Langile ez irakasle : 2

*Ikasleak : 10

EBALUAZIOA

Pozgarria eta bihotz altxagarria da irakurtzea konpromisoak hartu zituzten lagunek bete dituztela Bikain Plus notarekin. Ostera, nire erronkaren emaitza HB izan da, porrota, guztiekin gainera.

Arrazoiak nagusiki bi:

*Inoiz superbotereak izan baditut dagoeneko amaitu zaizkit, ez naiz Argitxoren familiakoa.

* Bizi garen metropolitxu honetan hiritarren hizkuntza-jarrerak aldatzen saiatzeko egunerokoan erabilera behartzen dituzten askotariko zera horietan folkloretik harago konplexurik gabeko hamaika neurri indarrean egon beharko ziren.

Berbaizukoentzat ere bi hitz:

*Sentitzen dut Elkartearen ebaluazioan nota jaitsi badut, badakizue hurrengoan hobetu aukeratu hamaikakoa.

*Eskerrik asko egiten duzuen lanagatik, ai Bilboko auzo guztietan zuen moduko Euskara Elkarte bat egongo balitz!

Amaitzeko, hemen ez dago ezer galtzeko dena dago irabazteko!

Patxi Erezkano- 55 urte- Ahobizi- Deustu- Irakaslea

Partekatu

One thought on “Lekukotzak: Patxi Erezkano (Hamaikakoa)

  1. Kaixo Patxi!
    Ea laguntzen didazun zure lekukotza hobeto ulertzen: zure saiakera porrota izan da Belarriprest txapa ez dutelako jarri? Zeren eta txapa eraman ez arren euskaraz berdin-berdin egin ahal diogu ikasleei… Agian A eredukoak dira eta ulermen pasibora ere ia ez dira heltzen?
    Edozelan ere, ondo diozun moduan hau bide luze baten hasiera baino ez da eta apurka-paurka botako dugu behera inposaketen, konplexuen eta inertzien harresia.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>