Lekukotzak (Nati Ovelleiro)

Nati Ovelleiro

Euskalduna naiz eta harro nago

Azaroaren 23-an ahobizi txapa jantzi eta harro nago

Harro nago Amabitxik Franco hil eta Deustuko gau eskolan matrikulatu ninduelako.

Harro nago 14 urte nituela nire kabuz oporretan euskara ikasi nahi nuela erabaki nuelako.

Harro nago une batean unibertsitateko ikasketak euskaraz egiteko erabaki zoroa hartu nuelako.

Harro nago ahal dudan jende guztiarekin euskaraz aritzen naizelako.

Harro nago ezagutzen nauen jendeak euskaldun bezala identifikatzen nauelako.

Txapa jantzi eta aspaldi sentitzen ez nuen harrotasuna sentitu nuelako azaroaren 23-an.

Askok esaten dute euskara ikastea zaila da, motibazio kontua da dena, motibazioa eta egiten ari zarena inportantea dela sentitzea.

Gure txapak jarri eta hortaz nolabait jabetzen garen momentuan, Euskaraldiak bere helburuaren zati handia eginda.

Beraz, txapa jantzi eta hau guztia burura etorri zitzaidan. Hau guztia eta atzera ez egiteko egin beharreko ahalegina, erosotasunera ez jotzeko ahalegina,…

Aste honetan anekdota pila:

Supermerkatuko bi kutxazain ahobizi txapa jarrita, espero ez dituzun batzuk belarriprest ( gora belarriprestak!!!)

Eta batez ere, norberaren ahalegina baloratu eta harro sentitu!!

Partekatu

One thought on “Lekukotzak (Nati Ovelleiro)

  1. Euskaraldiak ez dauka mugarik

    Asteburu honetan Frantzian dagoen Roanneko espetxeraino iritsi da Euskaraldia. Duela 10 urte batera ez geunden lehengusin-lehengusinak ahobiziz aritu gara!!! Distantziak ez du euskaraz bizitzeko konpromezua haustuko. Gora bihotzak!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>