Lehenbiziz kupela bukatu genuen

Atzo goizean Mullerenea jasotzera joan eta, hara, kupela hartu eta hutsik zegoela ikusi nuen. 25 litro, bai, 25 litro sagardo edan genituen joan den larunbatean Mullereneara bertaratu ginenok. Jende ugari hurreratu zen Deustualdeko Txotx Egunera eta Mullerenea petatu genuen.

2016ko Deustualdeko TxotxBego Altuna txotxera ibili zen eta hauxe da Deustuko sagardo berria esan aurretik, performance txiki bat eskaini zigun. Hainbat kanta jo zituen eta ergatiboari egin zion kantarekin bukatu zuen emanaldia, non, argazkian ikusi bezala, filologoek koroak egin zituzten. 2016ko Deustualdeko Txotx

Eta sagardo, intxaurrak, menbriloa eta ogi artean eman genuen iluntza, azken txotxa 23:00ak aldera egin genuen arte. Arrakasta ikusita, batek jakin datorren urtean bat barik, bi kupela erosi beharko ditugun. Baina tira, hurrengo inauterietarako urtebete falta da, eta ortzemugan ditugu jaiak, txosna eta Errekaurti saria.

PD: Argazki guztiak

Sagardotegia 2016

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>