Jarduerez beteriko astea Berbaizun!

Hasi berri dugun astea jarduerez betea dator. Bihar 13:45ean Zergatik Ez? tailerraren lehen aurre-tailerra emango dugu Ibarrekolandan. Esan nahi baitut, bihar debuta egingo dugu eta jokalari gazteen antzera gu ere urduri gaude, izan ere, prestatuta gaudela erakusteko irrikitan gaude. Dena den, partiduz partidu joango gara, partidu bakoitza mundu bat delako, eta burua Ibarrekolandan dugu; badakigu ikaslegoa arerio zaila dela, baina geure baliabidez baliatuta emaitza ona ekar dezakegula dakigu. Jokalari apalak gara eta ondo egingo dugula badakigula-eta, tailerraren inguruko informazioa nahi baduzu 94 447 10 42ra deitu edo berbaizu@euskalnet.net-era idatzi…

Zergatik Ez

Etzi Sormenetik Hiria Euskalduntzen zikloari ekingo diogu.Lutxo Egiak irekiko du eta bere Transitoak ekarriko digu; hau da, gaztelania 28 egunez ahaztu zuenekoa. Kontatuko digu ze ondorio atera zituen, Bilbon euskara hutsez bizitzeko ahalegina gogorra izan zen edota ze ustekabe bizi izan zituen egun haietan. Entzun nahi badituzu, badakizu: etzi 19:30ean Mullerenean.

Ostiralean 20:00etan, Urtzi Urrutikoetxearen txanda izango da. Kazetariak Ekialde Hurbileko egoera ekarriko digu hona, Munduari begira zikloari hasiera emanez. Mullerenean izango dugu hitzordua. Zeuen zai gaude!!!

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>