Iparraldeko istorio bat Irakurleen Txokoan

Herenengun Mikel Peruarenak bisita egin zigun Irakurleen Txokoan bere azken eleberriari buruz hitz egiteko: Su Zelaiak. Ez Obeditu Inori bezala, historian oinarritutako kontakizuna dakar ereñozutarrak. Eleberriak Baionako 49. erreximenduak I. Mundu gerran izandako bizipenak kontatzen ditu, bertan parte hartu zuten hainbat euskaldunen pasarteak kontatuz (Futxo Luro, Etien Bonnat, Jean Larre…).Kezka batek bultzatu zuen Perurena liburua idaztera: 14 eta 18 artean Iparraldeak bizi izandako trauma hura Hegoaldeko jendeak ezagutzea. Bere aburuz, ordutik hona Iparraldean alimaliko aldaketa gertatu da, hizkuntzaren ordezkapena lekuko.

Liburua osatzeko dokumentazio lan mardula egin du Peruarenak, eta bi urtez liburu, fitxategi eta aldizkari ugari arakatu ditu. Zenbaitzuk Deustura ekarri zizkigun: adibidez, Eskualduna, ¡Puta Guerra! edo  Martxa eta Operazio kaieren pasadizo batzuk. Hain da mardula egindako lana ezen orduko idazkerak kutsatu du Peruarenaren lana, bada, liburua euskara batuaz idatzita egon arren, Iparraldeko, batez ere barnealdeko, hitz eta jiro ugari erabiltzen ditu. Orduko testuingurua islatzen ere lan handia hartu du eta detailetan nabarmena da, adibidez Jauresen hilketa, soldadu batzuen altxamendu sozialista edota Mauleko ezkontza baten kontakizuna aipatzen ditu, guzti-guztiak gertatu zirenak.

Mikel Peruarena Irakurleen Txokoan

Geure historioaren zati garrantsitzua mimoz eta detailez kontatuta ekartzen digu Peruarenak bere Su Zelaiak liburuan, Hegoaldean guztiz arrotza zaiguna. Guztiz gomendagarria.

Argazki guztiak hemen

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>