Iparrade Zikloaren kartela eta egutegia

Urrian, Harkaitz Canorekin urteurrena ospatzeari hasiera eman genion Irakurleen Txokoan, udaberrira arte luzatuko dena. Azaroan urteurrenari segida emango diogu Iparralde zikloa antolatuz, bertoko errealitatea Deustualdera ekartzeko asmoz. Hauxe dugu kartela:

Iparralde Zikloa

Azaroaren 11an 19:00etan: Gerla Handia Iparraldean (Mullerenean):

Iparralde Zikloa Eneko Bidegain kazetari eta historialari lapurtarrak zabalduko du. Bidegainek Gerla Handiak Iparraldean izan zuen eraginaz berba egingo digu armistizioa sinatu zen egunean. Gerrak aztarna handia utzi du Ipar Euskal Herrian, izan ere, 6000 euskaldun trintxeretan hiltzeaz gain, frantses izatearen sentimendua orduan errotu zen bertan. Bidegainek bere doktore tesian Gerla Handian Eskualduna astekariaren eragina aztertu zuen eta gaiari lotuta hainbat lan plazaratu ditu: “Gerla Handia, muga sakona. Lehen Gerla Mundialaren (1914-1918) hastapenak Eskualduna eta Euzkadi aldizkarietan” (2009, Utriusque Vasconiae) edota “Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria” (2014, Elkar). Sarrera doakoa da.

Azaroaren 18an 19:00etanIparraldeko dinamika berriak (Mullerenean)

Udaberrian Ipar Euskal Herriak bere lehen egitura propioa izatea bozkatu zuen, Herriarteko Lankidetzarako Erakunde Publikoa (HELEP) izena duena, eta horren ezaugarriak zehaztuko ditu Antton Curutcharryk, Baigorriko hautetsiak, azaroaren 18an Mullerenean, “Iparraldeko dinamika berriak” izeneko mahai-inguruan. Berarekin batera, Ihintza Ostolazak Etxepare Lizeoak ekipamendu berria erosteko abian jarri duen kanpaina azalduko du. Era berean, Baigorriko Etxauzia gaztelua “Nafartarren etxea bilka dadin eta kultur proiektu zabal bat eramateko” berreskuratu nahi duen Etxauzia elkarteko eta Euskal Herria Zuzenean kultur elkarteko kideak euren proiektuak aurkeztuko dituzte mahai berean.

– Abenduaren 3an Iparralde gaualdia (ZAWPen).

Gau horretan, euskararen eguna dela aprobetxatuz, Ipar Euskal Herriko musika (Begiz Begi taldea, iazko Banden Lehia irabazi zuena) eta gargardoa (Larresoroko Arrobio eta Hazparneko Etxeko Bob’s Beer) ekarri nahi ditugu Deustualdera eta erakutsi Ipar Euskal Herrian hainbat musika eta garagardo mota sortzen direla. Sarrera 5€tan da.

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>