Ikusezinak (Sonia Rodríguez Llorente- San Inazio BHI)

Sonia Rodríguez

Institutura bidean nindoan guztiz lokartuta eta aharrausietan itota. Goizeko zortziak ziren eta kalea jada beterik zegoen. “A zer amorrua, hiriko erdigunean bizi behar izatea!” pentsatu nuen. “Ba imajinatu nolakoa izango den niretzat!” erantzun zuen oihuka bat-batean ahots batek. Inguruan begiratu nuen, baina ez zegoen inor. Lurrean, petalo batzuen falta zuen xiribita espaloi zaharreko arrail batzuen artean ateratzen ari zen. Azkenean, loguraren ondorioz nire irudimena izan zela pentsatu nuen.

Hamabi ordu eta gero, berriro igaro nintzen bertatik. Neka-neka eginda nengoen: egun osoa neraman lan egiten klasean, eta handik musika eskolara eta gero entrenatzera joana nintzen; azterketa suspenditu nuen eta gainera astebururako lanez lepo nengoen. Zelako bizitza larrigarria! Orduan, goizean ikusitako xiribita berriro ikusi nuen. Hasiera batean, ez zidan penarik eman handik gutxira norbaitek zapaldu eta hil egingo zela pentsatzeak, baina, era batean, arraroa iruditu zitzaidan bertan egotea. Gauean, ordea, pentsatzen aritu nintzen, eta lorea ederra zela iruditu zitzaidan. Polita zen kalearen erdian hazteko gauza izatea, pertsona gehienentzat ikusezina zen bitartean. Astelehenean, jada nekaturik, institutura nindoan berriro, lauza berriz osatutako espaloi laua ikusi nuenean. Ez zegoen lorearen aztarnarik. Orain, haren lekuan, eskale bat zegoen. Irribarre eginez, ogitartekoa erosteko neraman dirua eman nion eta nire bidea jarraitu nuen. Agian nire arazoak hainbesterako ez zirela pentsarazi zidan horrek.

Sonia Rodríguez Llorente. Ibarrekolanda BHI. DBH4*

DBH3-4ko irabazlea, zorionak!

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>