Ikastaroak martxan eta berriak labean

Urtero lez hasi dira ikastaroak poliki-poliki beraien martxa hartzen. Horrela:

* astelehenero Kantugintza Taldea Bidarten biltzen da arratsaldeko 20:00etatik aurrera euskal kantuaz gozatu eta eztarriak berotzeko

* Kakorratza ikastaroak bi aukera ezberdin eskaintzen ditu, betiere Mullerenean: edo astearte goizetan 10:30tatik 12:30tara edo ostegun arratsaldez 18:30tatik 20:30tara.

* Lagun talde batek Erromeria taldea jarri du martxan ostiraletan 7tan Bidarten.

Horrekin batera, bi ikastarok azaroan hasiko dute euren aurtengo ibilbidea. Dantza Afrikarrak eta Sukaldaritza Ikastaroa. Biak ala biak 4 saiokoak izango dira. Argibide gehiago laister batean!!!

100_7015

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>