Hauxe da 2015-2016ko berbalagun uzta!

Atzo Berbalagun ikasturteari hasiera eman genion Mullerenean. Galder Perezek eta Ane Zabalak bidelari lanak egin zituzten. Eurek esplikatu zituzten zeintzuk diren berbalagun izatearen onurak eta aukerak (jendea ezagutu, lagunak egin, ligatu…). Gero, Xabi Pajaresi eman zioten berba. Xabi Autodefentsa Ikastaroaren irakaslea izateaz gain, berbalagun ibilia da urte askotan Ortuellan. Ikastolatik atera zenetik herrian zaila zuen euskaraz egitea eta berbalagunean eman zuen izena. Astean behin biltzeari ekin zioten eta gero bestelako planak egiten hasi ziren: mendira joan etabar.

Urteak pasa ahala, egiten dakiena erakustera ausartu zen Xabi: martzial-arteak. Autodefentsa ikastaroa antolatu zuen Ortuellan, gerora Portugaleten eta orain Deustuan antolatu dituenak. Xabik edozein berbalagunek edozein tailer antola dezakeela gogoratu zigun eta bertan bildu ginen berbalagunoi galdetu zigun zer antolatzeko prest gauden. Ildo beretik, Deustualdeko berbalguna den Espe Saizek bere ibilbidea kontatu zigun. Bizipen ederrak izan ditu eta mota guztietako jendea hartu du. Hamar urte baino gehiago darama berbalagunean. Bere iritziz, ez dago euskara txarrik.

Aurkezpena bukatu ondoren, Bordatxora abiatu ginen zinta mozteko. Tabernak hamaika berbalagun talde hartu ditu. Santutxuko guraso berbalaguneko Maibek zinta mozteko ohorea izan zuen eta ikasturte berriari hasiera eman genion piruleta bat ahoan. Hau hasiera goxoa!

2015-2016koBerbalagun uzta

Gogoratu izena emateko epea zabalik dagoela. Beraz, lotsa kendu eta etorri gurekin euskara praktikatzera!

Argazki guztiak

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>