Kakorratz eta punto ikastaroa, Hitzmoloiak eta Xabier Amuriza Mullerenean

Eguerdion lagun!

Astearte goizean hasi zen Kakorratz eta Punto Ikastaroa…lehenengo egunean elkar ezagutu eta orratzak nola egin ikasi zuten. Oraindik izena emateko epea zabalik dago, talde txikia da momentuz, lau lagunez osatua, ikasteko aukera paregabea! Arratsaldez beste talde bat sortzeko aukera dago, deitu ala idatzi zuri hobeto dagokizun arratsaldea proposatzeko, ez zara damutuko! berbaizu@euskalnet.net ala 94 447 10 42

Bestalde, atzo, Xa1, Xa2, Xa3, Xalau ( Jarioa, umorea, komunikazioa eta hitzmoloiak) izenburupean antolatutako solasaldia izan genuen Mullerren. 20 lagun inguru bildu ginen eta sarean topatzen ditugun oztopoez, gure konplexuez, hiztegiak egiteko irizpide edo kriterioez eta norberak barruan duen doglosiaz aritu ginen, besteak beste. Hurrengo ostegunean Kike Amonarriz eta Kimetz Arana etorriko zaizkigu Gazte Lokalera, arratsaldeko 19etan.

Eta bukatzeko, bihar, larunbata,Txantxikuek ikasturte berriari hasiera emateko jaia izango dute Euskalduna zubi azpian 17:30etatik aurrera!

Asteburu ona izan!!!

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>