Geure mozorroaren 4 eredu

Ostiralean Deustuko Ihauteriak hasiko dira eta datorren larunbateko sagardotegian jantziko dugun mozorroaren gaia azaldu genizuen joan den ostiralean. Agian azalpen teorikoegia izan zen, beraz geure mozorroen lau eredu/ adibide emango dizkizuegu eta haien artean aukeratu zeure mozorroa edo, artez, horietan oinarrituta zeurea asmatu.

Olentzero- queer: Ezaguna da Mari Domingik hautsak harrotu zituela eta hainbat iritzi kontra agertu zirela. Ez gara ur sakonetan sartuko baina bai azpimarratuko dugu Leitzan Olentzeroa gizon nahiz emakume irudikatu dutela eta horrekin jolastu nahi dugu: Olentzero emakume nahiz gizon, edo ez bata ez bestea izan daiteke, beraz Olentzero-queer hurrengo larunbateko mozorroa izan daiteke.

Transtalo: Tartalo beldurgarria da bere begi bakarra eta zarpail itxurarekin. Su Ta Garrek zioen etsaia zela, baina euskal folkloreak umeentzat homologarria izan behar duela kontuan hartuta; apala, jatorra, kaltegabea, politikoki zuzena eta abar izan behar duela, alegia; Tartalo ez litzateke askoz salaua makilatu eta peluka fuksia bat jarriko bagenio? Ez lizuke besarkatzeko gogorik emango? Ba horixe da beste mozorro posible bat: Transtalo.

Pilotari-torero: Lutxo Egiak dio euskalduna transitoan ibiltzen dela Bilbon eta hizkuntzei dagokienez gaztelaina eta euskararen arteko transitoaz ari da. Baina kulturalki? Ba euskal kultura eta espainiar kultura, zein beste batzuk, nahasten ditugu. Hona nahasketa hori irteera ematen dion mozorro tipikoa; zeina topikoen gorena baita, pilotari-toreroa: erdia pilotariz eta erdia toreroz jantzi zaitez, kapotean ikurriña daramazula. 8 apellidos vascos-eko pertsonaia bihur zaitez gau batez!!!!

Joner Kebab: Euskal sukaldaritzak ospe handia du mundu osoan. Aitzitik, Euskal Herrian badira beste sukaldaritzak ere sona dutenak: Pakistaneko kebab, berbarako. Mozorro hau erraza da: sukaldariz jantzi, aurpegi pintura ilunez pintatu eta Doner Kebaben ikurrarekin jolastu. Edergai batzuk aukeran daude: perejila eta kebab mozteko labantzarrak (azken hauekin kontuz ibili behar duzu eta sagardotegi bat antolatu dugula kontuan hartuta, hobe da etxean uztea).

Mozorroa zuen esku dago!

Mullerenean TXOTX!

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>