Euskaraz egiteko arrazoi ugari

Joan den ostegunean Paula Kasaresek bi berbaldi eman zituen Deustualdean Euskara, un idioma nuevo en casa eta Zuek duzue giltza. Bi entzuleren lekukotzak bildu ditugu.

Euskaraz egiteko hamaika arrazoi

Paula Kasares DeustualdeanOstegunean pozik atera ginen hitzaldira bertaratu ginen gurasook. Ez da harritzekoa, ordubete luzean Kasaresek hamaika argudio eta arrazoi eman zizkigun seme-alabekin egunerokotasunean euskararen aldeko jarrerak izateko. Nabaritzen zaio eskarmentua irakasle nafarrari: bildu ginen bederatzi gurasoen artean hizkuntzaren ezagutzaren aldetik denetarik zegoen arren, guztiok asetzeko modukoak bota zituen. Orain apurka-apurka, entzundakoak geure etxeetara eramango ditugu. Erronka polita, bai horixe!

Pedro (Arangoiti)

Geure haurrak euskaraz egingo dute hala hautatzen badute Paula Kasares Deustualdean
Aurreko ostegunean, Arangoitiko eskolan hitzaldia emandakoan gure artean izan zen Paula Kasares soziolinguista eta antropologo nafarra.

Ia 20 bat guraso batu ginen, tartean guraso bilbotar bakan batzuk.

Txantxikuko Laura eta Bego begiraleak ere Bidartera gerturatu ziren haurtzaindegi zerbitzua dela eta.

Berbaldian zehar Paulak gure seme-alaben sozializazio prozesua ulertzeko gakoak aztergai izan zituen. Besteak beste, honako ideia nagusi hauek nabarmendu zituen:

  • Gure haurrak etorkizunean euskaldunak izango dira baina euskaraz egingo dute, hala hautatzen badute”.
  • Gurasook euskararen aldeko hautu hori elikatu behar dugu. Zelan? Euren euskarazko bizipenen motxila betetzen lagunduz, esperientzia gozagarri eta gogoangarriez”
  • Gure umeek hizkuntza etxean eta eskolan ikasten dute, baita eskolatik kanpo ere. Bizitzan ikasten da. Euskararen transmisioa indartuko da kalean erabiltzen badute”.
  • Gure haurrak euskaraz ari direlarik, izugarri garrantzitsua da eurak eroso eta ziur sentitzea”

Hitzaldian zehar eta berau bukatuta zenbait galderari erantzun ostean, 20:50ean bukatutzat eman genuen dena batu ahal izateko eta Bidarteko langileon lan ordutegia errespetatze aldera.

Karlos (Deustua)

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>