Ekainaren 13an jai herrikoiak babesteko eguna Deustuan

Deustuko jaiek hain dute fama ona non euri zaparradek ez zituzten galdu nahi eta jai giroaz disfrutatu nahi zuten gurekin batera. Oso berekoia izan zen euria, ze jakin badaki etortzen den bakoitzean jaiak zapuzten dituela. Badakit inor ez zela esatera ausartu, oso gogorra delako jaietatik at bota nahi duzunari jaiatik at bota nahi duzula esatea, baina jaiak izorratu zituen euriak. Giroa zapuzteaz gain diru iturriak mehetu zituen. Jai Batzordeak jaietatik bizi du eta jaietatik dirua atera behar du inauteriak eta urtean zeharreko beste jarduerak antolatzeko.

Urte osoko jarduera- egutegiari eusteko, ekainak 13 jai herrikoiak babesteko eguna antolatu du Jai Batzordeak, ze eguraldi kaxkarra gutxi izan balitz, txosnaguneari argibidea ematen dioten kableak ostu ziren (bai, “ziren” diogu ez dakigulako nork ostu dituen). Txakur iharrari arkakuso guztiak eta txakurra gizentzeko egun osoko egitaraua osatu du Jai Batzordeak ekainaren 13rako: goizean 2. eskuko azoka eta jolasak, eguerdian bazkari herrikoia eta arratsaldean bingo musikatua eta kontzertuak izango ditugu Deustuan.

Nahi duenak boletoak ditu lokalean eta bazkariko bonoak ZENeko tabernetan daude salgai.

Ekainak 13 Deustuko Jaiak babesteko eguna

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>