Deustukopi fotokopistegiak jaso du hamargarren Errekaurti Saria

deustukopi_euskara_saria_berbaizu2018

Berbaizu Euskara Elkarteak 2018ko Errekaurti Saria eman dio Deustukopi fotokopistegiari eta garaikurra dendan bertan jaso dute.

Errekaurti Saria euskararen normalizazioa sustatzen duten saltokiei ematen die Berbaizuk eta bezero euskaldunoi emandako arreta eta 11 EGUN EUSAKARAZ zein Euskaraldiarekin izandako jarrera abegikorra azpimarratu dituzte saria ematerakoan.

DEUSTUAN, IRAILAREN 11a-Berbaizu Euskara Elkarteak aurtengo Errekaurti Saria eman dio Deustukopi fotokopistegiari. Jon Intxaurraga berbaizukideak Sabin Menino eta Jenaro Zamalloari eman die Agirre Lehendakariaren Etorbideko 18. zenbakian dagoen saltokian. Intxaurragaren berbetan “bezero euskaldunoi eman ohi digun arreta” eta “11 EGUN EUSKARAZ zein EUSKARALDIAREKIN izandako jarrera abegikorra” azpimarratu ditu elkarteak saria ematerakoan.

Bada, Errekaurti Sariak urteetan zehar euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten saltokiak saritzen ditu, bai euskarari trataera zintzoa eman diotelako bai euskaldunok bezero gisa behar bezalako harrera jaso dezaketelako bertan, eta sariarekin Adolfo Guiardren Krabelin gorridun baserritar gaztea koadroan oinarritutako keramika ematen da, Deustuko Loitz artisautzak egina.

Gaur hamargarren garaikurra eman dugu eta urte hauetan hainbat motatako saltokik jaso dute (jatetxeak, tabernak, bitxidendak…), frogatuz Deustualdean euskaldunok eta euskara behar moduan tratatzen duten saltoki asko eta era askotarikoak daudela.

Errekaurti Sariaren irabazleak:

  • 2008: Bordatxo jatetxea

  • 2009: Sabin Bitxidenda

  • 2010: Remen okindegia

  • 2011: Zenon Uriguen

  • 2012: Deustuko Liburudenda

  • 2014: Salan Puebla Farmazia

  • 2015: Karola taberna

  • 2016: Erribera taberna

  • 2017: Eskegi arropa denda

  • 2018: DEUSTUKOPI FOTOKOPISTEGIA

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>