Deustuko kaleak euskaraz busti ditugu!

Asteburu honetan inauteriak Deustura heldu dira eta beste behin ere txantxikuok bertan egon gara. Buruari milaka buelta eman ondoren euri tantaz mozorrotzea erabaki genuen eta desfilea prestatzeko bi lan egun jarri genituen. Bi egun horietan mozorroa, pankarta (Deustuko kaleak euskaraz bustitzera goaz lelopean) eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ni euri tanta banintz dantza prestatu genituen. Igandean hori guztiaz gain gogoz ere jantzi ginen eta heliodun puxikekin batera desfilea euskaraz bustitzera joan ginen! Aurten ez dugu irabazteko zorterik izan baina desfilean bizitako momentu zoragarriak izan dira guretzat oparirik onena.

IKU IKU… TXANTXIKU!

Txantxiku inauteriak 2016

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>