Gaur Deustalde euskalduna eraikitzen jarraitzeko gogoeta egingo dugu

Gaur, irailaren 28an, 09:30etik aurrera, hamarkada berriari begira jarriko gara Bidarten.  Elkartearen datozen urteotako ildoak eta proiektu berriak izango ditugu hizpide.

Zure iritzia entzun nahi dugunez, izena ematera gonbidatzen zaitugu: sartu hemen eta datuak bete: https://forms.gle/M9J66y9HxiLic9rV8

Etorri gurekin Deustualde euskalduna eraikitzera!

Partekatu

Asteazkenean 19:00etan Bilboko Euskalgintzako bilera Kafe Antzokian

Euskaraldiko olatua igarota, otsailean BilboRocken egindako topaketetan hainbat erronka jarri genizkion gure buruari. Apirilean Euskalgintzako eragileok elkarrekin ekin genion Korrikari eta Bilboko Euskalgintza bultzatzen jarraitzeko asmoa dugu hemendik aurrera ere!
Hurrengo hilabeteotan ditugun erronketan parte hartzeko prest gaude!
Koordinazioa, auzoetako jaiak, Aste Nagusia, hurrengo ikasturte hasiera, elkarlanerako apustua…hainbat gai ditugu elkarrekin aurrera egiteko.
Bazatoz gurekin?
EGUNA: Maiatzak 15
ORDUA: 19:00
LEKUA: Kafe Antzokia
#BilbonEuskarazBizi
@bilboeuskaraz

M15 kartela

*Zuen parte hartzea baieztatzea eskertuko genizueke. Eskerrik asko!