Larunbatean Txantxi-aurkezpena eta gaur 19:30ean guraso bilera!

Txantxi-aurkezpena 2

Azkenean hasi dugu Txantxikutarrok horrenbeste espero genuen ikasturtea. Biziki maite dugun sudadera berdea jantzi eta larunbat arratsaldea Done Petri plaza musika eta gaztetasunez bete genuen.
Arratsaldeko 17:00etan geratu eta elkarren izenak ikasi ostean, gogotsu ekin genion Deustuko kaleetan zehar antolatutako ginkanari. Deustuko punta batetik bestera ibili ondoren eta txoko desberdinetako frogak behin gaindituta, ginkana hasi genuen leku berera bueltatu ginen, Done Petrira.

Txantxi-aurkezpena

Ginkanan “gastatutako” energia guztia berreskuratzeko, musikaz girotutako merendolaz disfrutatzeko aukera izan genuen, baita berrienek txantxi-otordu bakoitzaren aurretik ezinbesteko dugun “ñam ñam on egin” abestia ikasi ere.
Gogoratu, gaur, urriak 9, guraso bilera egingo dela Bidarten 19:30tan, eta ordutik aurrera matrikulatzeko epea zabalduko dela. Animatu denok gurekin euskara hutsean kurtsoaz disfrutatzera! Arratsalde pasa, egunpasa, asteburupasa eta astesantupasa ahaztezinak bizitzera! Egunerokotasuna berdez janztera!
IKU IKU TXANTXIKU!!!!

Gaur 19:00etan ‘Euskaraz bizitzeko esperientziak’ Bidarten!!!

Gaur Lasarteko eta Aguraingo euskaldunak aktibatzeko kanpainei buruz jardungo dute gure bi protagonistek. Ainhoa Arbaizak ’75 ordu euskaraz’ egitasmoan parte-hartu du eta Pikabeak ‘Baietz 40 egun euskaraz’en. Biek euren esperientziak kontatuko dizkigute. Horretaz gain, eurekin berriketan egoteko aukera egongo da.

Ez galdu! 11 EGUN EUSKARAZ martxan da!

Euskaraz bizitzeko esperientziak

Ostegunean 19:00etan Bidarten: ‘Euskaraz bizitzeko esperientziak: Lasarte eta Agurain’

Datorren ostegunean, irailaren 28a, ‘Euskaraz bizitzeko esperientziak: Lasarte eta Agurain’ berbaldia eskainiko dute Ainhoa Arbaizak eta Joxe Pikabeak. Arbaizak ’75 ordu euskaraz’ egitasmoan parte-hartu du eta Pikabeak ‘Baietz 40 egun euskaraz’en. Biek euren esperientziak kontatuko dizkigute. Horretaz gain, eurekin berriketan egoteko aukera egongo da.

Ez galdu! 11 EGUN EUSKARAZ martxan da!

Euskaraz bizitzeko esperientziak

Irailaren 28an 19:00etan: ‘Euskaraz bizitzeko esperientziak: Lasarte eta Agurain’ Bidarten

Datorren ostegunean, irailaren 28a, ‘Euskaraz bizitzeko esperientziak: Lasarte eta Agurain’ berbaldia eskainiko dute Ainhoa Arbaizak eta Joxe Pikabeak. Arbaizak ’75 ordu euskaraz’ egitasmoan parte-hartu du eta Pikabeak ‘Baietz 40 egun euskaraz’en. Biek euren esperientziak kontatuko dizkigute. Horretaz gain, eurekin berriketan egoteko aukera egongo da.

Ez galdu! 11 EGUN EUSKARAZ martxan da!

Imprimir