Errakaurti Saria 2019: Kiosko Yabel

Kiosko Yabelek (Agirre Lehendakaria, 31) jaso du aurtengo Errekaurti Saria komertzioan euskararen erabilera sustatzeagatik. Agirre Lehendakaria metro-geltokiaren ondoan kokatuta dago eta langileen artean euskararen erabilera sustatzen du, dakienak dakiena erabiliz.

Dare Basterra berbaizukide gazteak garaikurra eman dio bertan. Loitz artista deustuarrak egindakoa da, Adolfo Guiardren Krabelin gorridun baserritar gaztea koadroan oinarritutako keramika.

Zorionak!

Errekaurti Saria 2019: Kiosko Yabel

Errekaurti Sariaren irabazleak:

  • 2008: Bordatxo jatetxea

  • 2009: Sabin Bitxidenda

  • 2010: Remen okindegia

  • 2011: Zenon Uriguen

  • 2012: Deustuko Liburudenda

  • 2014: Salan Puebla Farmazia

  • 2015: Karola taberna

  • 2016: Erribera taberna

  • 2017: Eskegi arropa denda

  • 2018: Deustukopi fotokopistegia

  • 2019: Kiosko Yabel

 

Partekatu

Bihar eraiki dezagun Deustualde euskalduna!

Bihar, irailaren 28an, 09:30etik aurrera, hamarkada berriari begira jarriko gara Bidarten.  Elkartearen datozen urteotako ildoak eta proiektu berriak izango ditugu hizpide.

Zure iritzia entzun nahi dugunez, izena ematera gonbidatzen zaitugu: sartu hemen eta datuak bete: https://forms.gle/M9J66y9HxiLic9rV8

Etorri gurekin Deustualde euskalduna eraikitzera!

Larunbatean etorri gurekin Deustualde euskalduna eraikitzera!

Irailaren 28an, 09:30etik aurrera, hamarkada berriari begira jarriko gara Bidarten.  Elkartearen datozen urteotako ildoak eta proiektu berriak izango ditugu hizpide.

Zure iritzia entzun nahi dugunez, izena ematera gonbidatzen zaitugu: sartu hemen eta datuak bete: https://forms.gle/M9J66y9HxiLic9rV8

Etorri gurekin Deustualde euskalduna eraikitzera!

Eman izena irailaren 28an hamarkada berriari begira jartzeko!

Irailaren 28an, 09:30etik aurrera, hamarkada berriari begira jarriko gara Bidarten.  Elkartearen datozen urteotako ildoak eta proiektu berriak izango ditugu hizpide.

Zure iritzia entzun nahi dugunez, izena ematera gonbidatzen zaitugu: sartu hemen eta datuak bete: https://forms.gle/M9J66y9HxiLic9rV8

Etorri gurekin Deustualde euskalduna eraikitzera!

Txantxikuren udalekuak

Uztailaren 16a, goizeko 10.00ak. Deustuko Ikastolako azpiko kalea ume, guraso eta begirale gogotsuz betetzen hasi da. Maleta eta motxilak, barre eta negarrak. Denak sartu dira gutxinaka autobusetan. Urte osoan zehar ondutako harremanek gidatuko dituzte bi autobusak Murietaraino. Murietara heldu, ezagutza jolas batzuk egin eta, orain bai, ume zein begirale, denok daukagu udalekuak hasi direlako sentsazioa.

Erreza da proposatutako jolasa, 12 egunetako jolasa. Txantxikuok oasi bat eraiki behar dugu. Denon artean, denok batera. Lehen bi egunak Murietan, hurrengoak Acedon. Guztiontzako leku segurua baita oasia, elkar zaintzen duen jendez osatzen duguna, euskaraz osatzen duguna. Asterix eta Obelix izan gara eta elkartuta Davidek Goliat garaitu dezakeela deskubritu dugu. Enigmetan ere jolastu gara, gauzak ez baitira beti diruditena. Piratak bihurtu eta beste hamaika itsaso ezagutu ditugu. Indioak ere izan gara eta “indioarena” egiteaz gain, hainbat kulturaren inguruan ikasi dugu. Urarekin jolasean ibili gara eta errekara bisita egin dugu. Umeen ideiekin eta eurek antolatutako ekintzekin egun bat antolatu dugu, begiraleok ere asko baitugu ikasteko. Eta, guzti horren ostean, azkenean itzuli gara, hasieran ezezaguna zen basamortua oasi bilakatuta.

Harremanak sendotu ostean, txikienek handienetatik eta handienek txikienetatik asko ikasi ostean, barre, algara eta txantxa asko egin ostean, azkenean itzuli gara; berriz itzultzeko irrikitan!

Txantxiku Udalekuetan

Txantxiak Mundakan Plisti-Plasta!

Bizkaiko kostako herri xarmangarri honetan igaro dugu Txantxikuok ikasturtea ixteko eta udalekuetarako indarrak hartzeko azken irteera.

Goizean goiz Deustun bildu eta trena hartu dugu Mundakara, logure baina aldi berean gogotsu, han eguna pasatzeko irrikaz.

Laidatxu hondartzara heltzean, “Urdaibai KirolEroak” zain genituen eta haien azalpenak entzun, bainujantzia jarri eta, kremaz estali eta gero, ondo pasatzeari ekin genion.

Bertan hiru gune bereizten ziren, talde txikiak egin eta guztiek denetarik probatzeko aukera izan genezan. Guneetako bat piraguetan ibiltzea zen, beraz, bikoteka jarri eta “1,2,1,2…” erritmoari jarraituz eta koordinatuz, Izarora heltzea lortu genuen, korrontea gure aurka ibili bazen ere.

Txantxiak Mundakan 1

Beste gune bat rokodromoa zen eta bertan zer nolako eskalatzaile profesionalak garen erakusteko aukera izan genuen.

Txantxiak mundakan 2

Eta azkenik, hondartzan zegoen sare batekin, volleyball eta badmintonera jokatzeko gunea zegoen, hondartzan jolasteko material gehiagorekin batera.
Den-dena egin eta gero, gogotsu hartu genuen etxetik ekarritako bazkari goxoa eta ondoren deskantsatzeko tartea izan genuen.
Esan beharra dago, aukeratutako egun honetan eguraldia izan genuela lagun eta horregatik, noizbehinka uretan murgiltzearen beharra ere izan genuen.

Txantxiak Mundakan 5Txantxiak Mundakan 4

Txantxiak Mundakan 3

Deustura itzultzeko ordua konturatu gabe heldu zitzaigun, baina talde ederra elkartu ginela eta udari merezi duen hasiera eman geniola gogoratu genuen. Hona hemen horren isla: Txantxiak Mundakan 6

Esan daiteke, egun osoan zehar kirola egiten ibili eta gero, eta Mundakakoen leloak dioen bezala, benetako kirolEro bihurtu ginela! Orain udalekuetarako prestatzen jarraituko dugu…………………… Laster arte!!!

GORA TXANTXIKU!

Txantxien Antzasti Euskal Museora bisita

Oraingoan Bizkaia barnealdera egin dugu txangoa, Dimara, Artaun auzora zehazki. Antzasti Euskal Museoa bisitatu genuen. Elena eta Cristina Amezaga ahizpek sortutako proiektuak irribarrea atera zigun egun osoan zehar. Museoa ikusteaz gain, besteak beste, uhazak landatzeko, slack-linean oreka mantentzeko, boloetan jolasteko edota xaboi ponpa erraldoiak egiteko aukera izan genuen.

Txantxien Antzasti Euskal Museora bisita

Dena primeran irten zen goizean 09:30ean geratu ginenetik. Bidaia lasaia izan genuen, Alaitz eta Maiderren diskoa entzun bitartean. Museora heltzerakoan, Elena eta Cristina zain genituen eta, hamaikakoa jan eta gero, taldeetan hasi ginen museoa ikusten. Batzuk bisitan geunden bitartean, besteak jolasean ibili ginen, guztiok dena egiteko aukera izateko.

Hiria eta baserria bat eginez, bertan sentitu genuen industrializazioaren ondorioz herriek jasan zuten aldaketa eta ikasi genuen, batetik, baserriak nolakoak ziren eta zer bizimodu zeukaten eta, bestetik, industralizaziora nola egokitu ziren. Azken taldeak museoko bisita bukatu zuenean, etxetik ekarritako bazkari goxoa jan eta atsedena hartu genuen baserriko landan. Etxera itzuli aurretik, pasieran ibili ginen inguruetan. Antzastiko ahizpak agurtu eta Artaunetik behera joan ginen alboko auzora iritsi arte, Obara. Bertan autobusa genuekan zain Deustura itzultzeko, baina, eguna bukatu aurretik, kronika honi bukaera emango zion argazkia atera genuen!

Txantxien Antzasti Euskal Museora bisita

GORA TXANTXIKU!

Oh: Argazki guztiak ikusi nahi baduzu, sakatu hemen