Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VI)

Berriro iritsi da lasterketaren eguna.
Geldok bere etxeak duen pisuak aurrera egiten laguntzen ez duela uste du.
Etxea (oskola) hosto gorriaren azpian utzi eta zama gainean ezer ez duela irteerara abiatu da.
Hara hurbiltzen den bitartean ingurua tentuz aztertzen hasten da (aldapak, zuhaitzak, zuloak…).

Gu saio honetan espazio berri batean murgildu gara. Batzuek lekua ezaguna zuten arren, beste begi batzuekin begiratu diogu inguru ezagun horri.
Hainbat txoko arakatu ditugu eta gure arrastoaren seinale diren marrak sortu ditugu airean. Marra horiek saioaren mugimendua utzi dute geldirik.
Estanpatuen bidez egunerokotasunean gurekin dauden elementuetan bazterretako irudi ezkutuak harrapatu ditugu.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VI)Behin lasterketako informazioa eskuratuta lasterketan parte hartuko duten animaliak zelaian kokatu ditugu, bakoitzak eskatzen zuen gunearen arabera. PUM!!! Hasi da lasterketa! Oraingoan ere, gure laguna batzuetan motel bestetan azkar doa… “Lotsatuta sentitzen da hainbeste jenderen aurrean egotean”, “barraskiloa nekatuta dago”, “pisua nabaritzen du”, “Geldo bare bihurtu da eta bakarrik sentitzen da”, “gurasoek ez dute Geldo ezagutzen eta ez da seguru sentitzen”. Basoko gainerako animaliek ez dute Geldo ezagutzen (oskolik gabe) eta ez diote kasurik egiten. Beste bat ematen du. Barraskiloa baino barea dela uste dute askok. Gainera gure barraskiloak betiko postuan bukatu du berriro . “Lotsak geldiarazten du”. Blokeatzen duen hori ez da bere bizkarrean eramaten duen oskola, jendearen aurrean sentitzen duen lotsa baizik. Pixkanaka-pixkanaka bere burua errespetatuz eta maitatuz egoera horiei aurre egiten ikasiko du. Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VI)

1, 2, 3…..
Datorren astera arte!

Oh: Argazki guztiak ikusgai hemen

Apirilaren 25ean 19:30ean ‘Joseba Sarrionandia hemen eta han’ Bidarten!

Apirilaren 25ean 19:30ean Joseba Sarrionandia hemen eta han dokumentala eskainiko dugu Bidarte Udaltegian, Irakurleen Txokoaren barruan. Peru Magdalenak eta Pello Salaberriak eginiko lanak Iurretako idazlearen bizitza eta obra kontatzen ditu haren inguruko lagun eta kideen eskutik. Magdalena bera gurekin egongo da proiekzioaren ostean berba egiteko.

Apirilaren 25ean 'Joseba Sarrionadia hemen eta han' dokumentala Irakurleen Txokoan

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (III)

Iluntasunarekin batera ilargi betea atera da.
Hodei Ilargi osoaren handitasunaren aurrean harrotu egin da, puztu, indartu! Beste aldean zer dagoen ikustera joango da!

Begiak itxita, ilargiaren faseekin lotu ditugu entzundako doinuak: ilbeherarekin; “lasaitasuna” eta garbitasuna, ilberriarekin; ezinegona, urduritasuna, “beldurra”, ilgorareki; “mugimendua”, eta azkenik, ilbetearekin; “poztasuna”, handitasuna.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (III)

Soinuetan entzundakoa bozetoetan irudikatu dugu, gero antzezlan baten bitartez partekatzeko. “Kolunpioak daude, musika honek alaitasuna transmititzen duelako”, “biolina dago”, “ballet dantzaria dago eta bueltak eta bueltak ematen ditu” , “ilun dago eta gogor entzuten dira zaratak”…

Ilargiaren beste aldean egongo dena maindire zuriaren alde ezkutuan sortu dugu. Iluntasunaren laguntzaz istorio zirraragarri horien itzalei bizia eman diegu. “Ilargia betetzen denean bakarrik ikus daiteke barruan ezkutatzen duen mundua”, “giltza baten bitartez ireki daiteke”, “beste mundu hori alderantzizko mundua da: goian belarra dago eta behean zerua”.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (III)

Primeran pasa oporretan, laster arte!
Oh: Tailerreko argazki guztiak hemen ikusgai: https://flic.kr/s/aHsmcfgwPA