Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (V)

Zergatik doa astiro Geldo? “Etxeagatik ez da! Dortokek ere etxea daramate bizkarrean” Orduan zergatik izan daiteke? “Bere etxea harriz beteta dagoelako eta dortokarena ez”. Nola lagunduko diogu Geldori?

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (V)

Nola sentitzen den ulertzen saiatu gara. Horretarako gu zein momentutan moteltzen edo blokeatzen garen komentatu dugu. “Ni blokeatzen naiz zapatak aldrebes jartzen ditudanean”. “Ezagutzen ez ditudan pertsonek parkean hitz egiten didatenean”. “Zer edo zer gustatzen zaidanean, ez naiz beste ezertaz enteratzen”. “Jende askoren aurrean hitz egiten dudanean”. Ezaguna dugun horretatik aldentzeak askotan blokeatzen gaitu. Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (V)

Lasterketaren zirkuitua markatua dago baina korrikalariak erabakitzen du zirkuitu horren barruan bihurguneak nola interpretatzen dituen. Bihurgune zabalak, itxiak, zorrotzak, konplikatuak, errazak. Bihurgunea bera desberdina izan daiteke animaliaren arabera. Guk, horretarako, mugitu daitekeen puzzle erraldoia konposatu dugu. Ikusleak erabakitzen du puzzlearen piezak nola txertatu.

Datorren astera arte!

Oh: Tailerreko argazki guztiak ikusi nahi dituzu, sakatu hemen: https://flic.kr/s/aHsmcfgwPA

Partekatu

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (IV)

Geldo basoko hosto gorri baten azpian bizi da. Egunero, ihintzaren tantak jasotzen ditu sudurraren puntan. Tanta horiek bere iratzargailua dira.
Gaurkoan, bai, garaiz iritsiko naiz! Egun garrantzitsua da. Gainerakoei zein azkarra naizen erakutsiko diet!! 

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (IV)Lasterketari hasiera eman dio astiro-astiro korrika eginez. Ez du besteek bezala korrika egiten. Zergatik? “Etxea bizkarrean eramaten duelako eta besteek ez”, “oskolak pila pisatzen duelako”…Geldo da etxea bere bizkarrean daraman bakarra? Nortzuk dira lasterketan parte hartzen duten animaliak? “Gu!”, “ni kameleoia izango naiz, ezkutatu eta azkar korrika egiteko”, “ni lehoia, azkarrena eta indartsuena izateko”, “ni hanka asko dituen zaldia izango naiz”. 
Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (IV)

Gure ipuinaren pertsonaiak zeintzuk izango diren pentsatu eta paperean diseinatu ditugu. Gero, hitzen bitartez deskribatu eta dimentsio handian egitera animatu gara!Zer gertatuko da hurrengo saioan? Nola lagunduko diogu Geldori lasterketan azkar korrika egiteko? Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (IV)

Laster arte!

Oh: Gometxako argazki guztiak hemen

Berbaizuk dinamizatzailea behar du!

Eskaintzaren deskribapena: Berbaizu Euskara Elkarteak gazte bat kontratatu nahi du Deustualdeko Ikastetxeak Arnasgune Bihurtzeko Bidean proiektua bideratzeko. Jardunaldi- partzialeko lanaldia izango luke, apirilaren 10etik ekainaren 10era eta irailaren 15etik abenduaren 15era hiru ordu egunean, eta Zuzendaritza Batzordearekin elkarlanean gauzatuko litzateke.

Hauek dira aurreikusten diren funtzioak:

- Deustualdeko Ikastetxeetan proiektua aurkeztu eta zentroen lanketa egitea

- 2018/2019ko plangintza prestatu eta irailetik aurrera gauzatzea

- Ikastetxeetako euskara batzordeak sortu eta dinamizatzea

- Euskaraldia 16-18 urteko ikasleen artean zabaltzea

Baldintzak:

- Euskara maila ona izatea, ahoz zein idatziz

- Hezkuntza mundua ezagutzea

- Euskalgintza ezagutzea

- Nerabe eta gazteekin esperientzia

- Jendaurrean eta jendearen harremanetarako gaitasuna

- Talde- dinamizazio eta antolaketarako gaitasuna

- Zenbait bilera goizez edo eguerdiz izango diren arren langileak malgutasuna izango du bere ordutegia finkatzeko.

Baloratuko da:

- Berbaizuko bazkidea izatea

- Deustualdea ezagutzea

- Aisialdi taldeetan eskarmentua izatea

Laburpena:

Lekua: Deustua

Enpresa: Berbaizu Euskara Elkartea

Lan mota: 3 ordu egunean apiriletik ekainera eta irailaren 15etik abenduaren 15era arte

Soldata: 492€/ hilean (garbi)

Interesa izanez gero, bidali zure kurrikuluma berbaizu@euskalnet.net helbidera!

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (II)

Hodeik ilargia hurbiletik ikusi nahi du. Bete-betea. Zelan helduko da ilargiraino? 

“Kohete batean!”, “hegazkin batean”, “puxika batean”, “makila batekin, gainean jartzen da eta heltzen da”, “salto egiten du”… 

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (II)

Guk Hodei ilargiraino heltzen lagunduko duen kohete bat sortu dugu. “Nik izar formarekin egin nahi dut”, “zati guztiak batu ahal ditugu handi bat egiteko”, “gu sua egiten ari gara”, “horia izan behar da zeruko izarrak bezala”, “marrak despegatzeko egin ditut”, “nik hirukia eta karratua batuko ditut punta bezala”, “bandera bat egin ahal dugu”…
Barrura sartu eta gorantz joaten hasi gara. Hasieran, gure gorputzak pisutsuak izan dira. Pixkanaka, lurraren grabitatea gero eta gutxiago sentitzen hasi gara. Mugimenduak leundu eta gure berbak geldotu dira. Sentsazio hori puxikekin jolas-harremanetan lortu dugu.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (II)

Ilargiak beso zabalekin hartu du Hodei.  Gure protagonista, lehenengo, bere besoetan kulunkatu da. Gero, ilargia lotsaren lotsaz ezkutatu eta desagertu egin da. Hodeik kili-kiliak egin dizkionean, irribarretsu agertu da berriro ere. 
Gure suziriarekin ilargira heldu gara azkenean!
Zeruko izarrak irudikatu ditugu. Batetik bestera saltoka aritu gara eta hauek igortzen duten argi distiratsuaren arteko nahasketak egin ditugu. Oinekin, geldirik eta dirdirka ari ziren izarrak, iheskor bihurtu ditugu. Amaieran, iluntasunak bere magalean jaso ditu.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (II)

Iluntasuna gure zain dugu…
Datorren astera arte!

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (I)

Hodeiri bere urtebetetze egunean astronauta kaskoa oparitu zioten eta ordutik ez du askatu. 

“Nagusitan astronauta izango naiz! Nire ama bezala! Nire aitite bezala! Nire birramona bezala! Gauean ilargiari begiratzen orduak ematen ditut. Zaila egiten zait ilargiaren beste aldea nolakoa izango den asmatzea…”

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (I)“Igual ez dauka begirik eta horregatik ezkutatzen du”, “lotsatuta egon daiteke”, “beste aldea beltza da, ez dauka ezer”, “zuloz beteta dago”, “lurrak buelta ematen du eta ilargia atzetik doa”, “ez dauka oxigenorik” Ilargiaren alde ezkutua ezagutzeko, lehenik, ikusten dugun aldeari erreparatu diogu. Zer uzten du ilargiak agerian? Eta guk? “Sudurra, begiak, aurpegia, ilea, lepoa, eskuak”. Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (I)

Ilargiak aurpegi bakarra erakusten digu, baina aurpegi horrek ezaugarri desberdinak ditu. Bata bestearen aurrean jarri gara eta ezkutatzen eta erakusten ditugun atalak behatu, estali, ukitu… ditugu. Bukatzeko, banaka, gure ezaugarriak tentuz begiratu eta bi eta hiru dimentsioetan iruditkatu ditugu.

Gora begiratu eta iluntzen hasi dela ikusi dugu…
Ilargia agertzear dago.
Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (I)

Datorren astera arte!
Oh: Argazki guztiak hemen

Asteburua Barrian!

Inauteriek utzitako zapore goxoarekin, txantxikukideok asteburua Barriako aterpetxean igaro genuen. Larunbatean goizean goiz jeiki, hartu beharrekoak motxilan sartu eta kantu artean egin genuen Barriara arteko bidea; emozioz, dibertsioz eta bihurrikeriaz beteriko asteburuari ekiteko prest !!!
Heldu bezain pronto, motorrak berotzeko zenbait jolastxo egin genituen eta arratsaldean “Gerrilla Girls Quiz” gynkanarekin jarraitu genuen. Emakume gerrillera ezberdinak gynkanaren erdigune izan ziren, sua, jolas koperatiboak, interpretazio dinamikak… Ez ziren gutxi izan asteburuan zehar egindakoak. Iluntze partera, gaua gainean eta horrekin batera gaubela !!

Asteburua Barrian

Igandean adinka banatu eta formakuntza saio ezberdinak eraman genituen aurrera: sexualitatea, botere harremanak eta heteroaraua landu genituen, besteak beste.
Primeran genbiltzan, baina konturatu orduko Deustura itzultzeko ordua heldu zen.
Horrenbeste maite ditugun makarroiak bazkaldu eta dena txukunduta ondo, busera igo eta asteburu polit bati agur esan genion beste behin ere. Hau guztia atzean utzita ere, jaiak gainean ditugu eta Txantxikun lanean gaude!!!
Hurrengorarte, iku iku Txantxiku!!!