Gure hamaikakoa aurkeztu genuen atzo Bidarten

Deustualdeko Hamaikakoa

Atzo Deustualdeko Hamaikakoa aurkeztu genuen Bidarten, gure hamaika enbaxadoreak izango direnak. Argazki ofiziala egin ostean, Bidarteko Areto Nagusira igo ginen eta Pablo Suberbiolaren hitzaldia entzun genuen. 

Pablo Suberbiolaren berbaldia

 Amaitzerakoan, urriaren 7ko ekitaldira animatzeko argazki atera genuen:

Urriaren 7an denok Eliptika plazara!

 Badator Euskaraldia!

Oh: Gure hamaikakoa:

Deustualdeko Hamaikakoa

Irailaren 20an: Hamaikakoaren aurkezpena eta “Aitzakia baten beharra” Bidarten

Irailaren 20an zita bikoitza dugu Euskaraldiarekin:

19:00etan Hamaikakoaren aurkezpena egingo dugu Bidarte inguruan

19:30ean: Pablo Suberbiola soziolinguistikak Ahobizi eta Belarriprest figuren eraginaz eta Euskaraldiaren alde berritzaileaz berba egingo digu Bidarten, ‘Aitzakia baten beharra’ hitzaldian.

11 EGUN EUSKARAZ- fondoa copia

Gorde data!

 

Oh: Kartela(k) aurki!

Badator Bilboko Euskaraldia, gure hizkuntza ohiturak aldatzeko abiatu den ariketa herritarra

3ra bilbotarron hizkuntza-ohiturak astindu eta euskaraz bizitzera eramango gaituen ‘jolasa’. Ordutik aurrera Bilbo euskaraz bizitzera, euskaldunekin euskaraz egitera eta ariketa gurekin egitera gonbidatzen zaitugu. Asko gara hizkuntza-ohiturak astindu eta euskara gehiagotan erabili nahi dugunok, eta azaroaren 23tik abenduren 3ra kalera aterako gara Bilbo uste baino askoz euskaldunagoa dela erakusteko, elkarrekin lotsak eta aurreiritziak astindu eta ohiturak aldatzea errazagoa delako.

Badakigu, Bilbon Euskararen erabileraren datuak ez direla onenak. Bilbotarron elkarrizketen % 3 soilik egiten dira euskaraz. Beldurrak, aurreiritziak, kezkak… hainbat dira arrazoiak, hala ere, bazenekien, Bilbotarron % 48’9k euskara ulertzen duela? Eta 0-35 urte bitarteko Bilbotarron % 70-80 Euskaraz ulertzeko gai direla?

Gure hirian euskaraz bizi ahal izateko urratsak ematea posible da. Horretarako tresna da Euskaraldia. Euskaraz hitz egin eta gurekin euskaraz hitz egin dezaketela adieraztekoa.

Euskara ari du

URRIAREN 7an, Bilbotarrok hasiera emango diogu Euskaraldiaren izen emateari. Gure auzokideak, lagunak, lankideak gonbidatuko ditugu, elkarrekin ariketa honetan parte har dezaten.

Batzuk ahobizi izango gara, besteok belarriprest.

Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egiten diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza euskaraz egiten diet.

Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Bilbotarron gainean, EUSKARA ARI DU.