Eman besarkada bat (Aritz Albarran Molina- Arangoiti HLHI)

Aritz Albarran Molina

– Besarkatu, semea.

- Zer gertatzen da ama?

- Ez da ezer gertatzen, maitia.

- Bakarrik nahi ditut zure bihotzeko taupadak.

Gauza bat esango dizut; orain ez duzu ulertuko…Baina handiagoa izaten zarenean, ulertuko duzu.

- Esan, amatxu…

- Nahi dut zuk jakitea ni beti egongo naizela hemen. Beti bueltatu ahal zarela nire besoetara; beldur zarenean, maite zaitudan guztia esatea behar duzunean…Hemen egongo naiz.

Ni joaten naizenean…Itxi begiak…pentsatu nigan…Nonahi…Hemen egongo naiz zurekin…

Beti.

Aritz Albarran Molina. Arangoiti Ikastetxea. 6.maila.*

*LH5-6ko irabazlea, zorionak!!!!

Partekatu

Bertso artean ospatutako sari-banaketa

Pasa den maiatzaren 3an Mikroipuin lehiaketako sari-banaketa egin genuen Ibarrekolandako kontserbatorioan. Bertan, sariak eman genituen bertso-artean eta Jone Larrinagaren gidaritzapean. Argazki guztiak gure flickerrean daude ikusgai: sakatu hemen

Mikroipuinetako sari-banaketa

Hona gure podiuma:

IRABAZLEAK:

Batxilergoa: Atzerrira- Nagore Cubillo (Ibarrekolanda BHI)

DBH 3-4: Ikusezinak- Sonia Rodríguez Llorente (Ibarrekolanda BHI)

DBH 1-2: Zenbakiak- Leire Higon Idigoras (San Inazio BHI)

Lehen hezkuntza: Eman besarkada bat- Aritz Albarran Molina (Arangoiti HLHI)

AIPAMENAK:

Zoo harrigarria- Eneko Arana (Intxixu Ikastola)

Barrutik naizena- June Calvo (Deustuko Ikastola)

016- Begoña Peña (Botikazar BHI)

Zorionak irabazle zein aipatuei! Urte legez, ipuin irabazleak larunbatero argitaratuko ditugu gure blogean.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (V)

Zergatik doa astiro Geldo? “Etxeagatik ez da! Dortokek ere etxea daramate bizkarrean” Orduan zergatik izan daiteke? “Bere etxea harriz beteta dagoelako eta dortokarena ez”. Nola lagunduko diogu Geldori?

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (V)

Nola sentitzen den ulertzen saiatu gara. Horretarako gu zein momentutan moteltzen edo blokeatzen garen komentatu dugu. “Ni blokeatzen naiz zapatak aldrebes jartzen ditudanean”. “Ezagutzen ez ditudan pertsonek parkean hitz egiten didatenean”. “Zer edo zer gustatzen zaidanean, ez naiz beste ezertaz enteratzen”. “Jende askoren aurrean hitz egiten dudanean”. Ezaguna dugun horretatik aldentzeak askotan blokeatzen gaitu. Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (V)

Lasterketaren zirkuitua markatua dago baina korrikalariak erabakitzen du zirkuitu horren barruan bihurguneak nola interpretatzen dituen. Bihurgune zabalak, itxiak, zorrotzak, konplikatuak, errazak. Bihurgunea bera desberdina izan daiteke animaliaren arabera. Guk, horretarako, mugitu daitekeen puzzle erraldoia konposatu dugu. Ikusleak erabakitzen du puzzlearen piezak nola txertatu.

Datorren astera arte!

Oh: Tailerreko argazki guztiak ikusi nahi dituzu, sakatu hemen: https://flic.kr/s/aHsmcfgwPA

Apirilaren 25ean 19:30ean ‘Joseba Sarrionandia hemen eta han’ Bidarten!

Apirilaren 25ean 19:30ean Joseba Sarrionandia hemen eta han dokumentala eskainiko dugu Bidarte Udaltegian, Irakurleen Txokoaren barruan. Peru Magdalenak eta Pello Salaberriak eginiko lanak Iurretako idazlearen bizitza eta obra kontatzen ditu haren inguruko lagun eta kideen eskutik. Magdalena bera gurekin egongo da proiekzioaren ostean berba egiteko.

Apirilaren 25ean 'Joseba Sarrionadia hemen eta han' dokumentala Irakurleen Txokoan

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (IV)

Geldo basoko hosto gorri baten azpian bizi da. Egunero, ihintzaren tantak jasotzen ditu sudurraren puntan. Tanta horiek bere iratzargailua dira.
Gaurkoan, bai, garaiz iritsiko naiz! Egun garrantzitsua da. Gainerakoei zein azkarra naizen erakutsiko diet!! 

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (IV)Lasterketari hasiera eman dio astiro-astiro korrika eginez. Ez du besteek bezala korrika egiten. Zergatik? “Etxea bizkarrean eramaten duelako eta besteek ez”, “oskolak pila pisatzen duelako”…Geldo da etxea bere bizkarrean daraman bakarra? Nortzuk dira lasterketan parte hartzen duten animaliak? “Gu!”, “ni kameleoia izango naiz, ezkutatu eta azkar korrika egiteko”, “ni lehoia, azkarrena eta indartsuena izateko”, “ni hanka asko dituen zaldia izango naiz”. 
Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (IV)

Gure ipuinaren pertsonaiak zeintzuk izango diren pentsatu eta paperean diseinatu ditugu. Gero, hitzen bitartez deskribatu eta dimentsio handian egitera animatu gara!Zer gertatuko da hurrengo saioan? Nola lagunduko diogu Geldori lasterketan azkar korrika egiteko? Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (IV)

Laster arte!

Oh: Gometxako argazki guztiak hemen