Gometxatarren hurrengo abentura parte hartu nahi?

Gometxatarrek laster abiatuko dute abentura berria. Martxoaren 9an ekingo diote bidaia berriari eta bidaide bila dabiltza. Hiru abentura berri biziko dituzte udaberrian: Etxerik gabeko barraskiloa, Ilargia betetzen denean eta Bat, bi, hiru!

Gometxa- udaberria

Saioak astelehenetan 18:00etan izango dira Müllerenean. Zuen umeen izenak emateko guri idatzi, berbaizu@euskalnet.net, ala deitu, 94 447 10 42.

Partekatu

Arratsalde goxoa Uxue Alberdirekin

Pasa den ostegunean Uxue Alberdiren bisita izan genuen Irakurleen Txokoan. Hirugarrenez etorri zen elgoibarrera gure ‘letra txikien errepublikara’ eta hirugarrenez gozatu genuen bere anekdotekin. Jenisjoplin (Susa, 2017) liburuaz hitz egin genuen, baita hura idazteko testuinguruaz ere: nolakoa zen 2000. urteko Elgoibar, zer jende mota zegoen eta zerk eraman zuen liburu hau idaztera.

Uxue Alberdi Irakurleen Txokoan

Benetan be merezi izan zuen entzutea, Uxueren unibertsoa ezagutu nahi duena has dadila Jenisjoplin irakurtzen, bere lehen ‘eleberri osoa’.

Oh: argazki guztiak hemen

Bulgarian bukatu genituen kontaketak

Ostiralean azken maleta hartu eta Bulgariara hurreratu ginen Iñigo Callejaren eskutik. Ibarrekolandako gaztea Sofian ibili zen lanean Global Trainning beka bati esker, non eta zinema estudio batean. Sei hilabetez egon zen bertan eta Sofia zein Bulgaria ezagutzeko aukera izan zuen. Bitxikerien artean, Perniceko inauterietan ikusi zituen joaldunak:

Bulgaria sei hilabetez

Bitxikeriz bitxikeri osatu zuen Iñigok kontakizuna, argazkietan erakutsi zizkigunak: adibidez, txakur pilo bat ikusi zituen kalean koadrilaka eta bere berbetan bulgariarrek “beste estrato bat balira bezala tratatzen zuten”. Kontatu zigunez, etxeraino segitzen zuten txakurrek, etxera sartu arte zain, bizkartzainak balitz bezala. Bulgaria sei hilabetez Dendak ere nahiko bitxiak ziren, izan ere, oso txikiak eta bajuak izaten ziren, argazkiak erakusten digun lez: Bulgaria sei hilabetez Gastronomia, ezkontza “ikustetsuak”, komunismoaren arrastoa, hotza eta gauza ugari izan zituen hizpide Iñigok, zeinak kartelak deszifratu behar izan zituen, Bulgarian beste alfabeto bat erabiltzen dutelako: Bulgaria sei hilabetezEta honetaz eta horretaz berbaz eman genuen arrastia, Bulgariako bidaia disfrutatuz. Bidaia Kontaketaken azken kontaketa, hurrengo urtera arte!   Bulgaria sei hilabetez

PD: Kontaketetako argazki guztiak ikusteko sakatu hemen eta Bulgariakoak ikusteko hemen bestela.

Gaur 19’30ean maleta hartu eta Bulgariara joango gara Iñigo Callejaren eskutik!

Bihar 19’30ean Iñigo Callejak Bulgariako bitxikeriak ekarriko dizkigu Müllereneara. Ibarrekolandako gaztea Sofian lanean ibili da oraintsu arte, zinema estudio batean hain zuzen ere, eta Bulgariako kapitalaren bizimodua eta herrian zehar egin dituen bidaiak berbagai izango ditu.

Bulgaria sei hilabetez

Maleta hartu eta erdu gurekin, 2017ko azken bidaia da-eta!

Bihar 19’30ean maleta hartu eta Bulgariara goaz Iñigo Callejaren eskutik!

Bihar 19’30ean Iñigo Callejak Bulgariako bitxikeriak ekarriko dizkigu Müllereneara. Ibarrekolandako gaztea Sofian lanean ibili da oraintsu arte, zinema estudio batean hain zuzen ere, eta Bulgariako kapitalaren bizimodua eta herrian zehar egin dituen bidaiak berbagai izango ditu.

Bulgaria sei hilabetez

Maleta hartu eta erdu gurekin, 2017ko azken bidaia da-eta!

Hasi dira bidaiak: Italian eta Grezian egon gara

Hasi dira bidaiak. Joan den ostiralean Italian egon ginen, Erroman zein Trenton, Venezian zein Milanen. Begok eta Laurak ekarri ziguten Müllereneara Erromako kaosa, Trentoko lasaitasuna, mugimentu okuparen indarra edota Milango pizza zoragarriak. Labur egin zitzaigun.

Italia: bi begirada

Atzo Greziaren txanda Amaia Mintegiren eskutik heldu zen. Bi ibilbide egin genituen: Greziarako karabana eta Chios irla. Lehena, errefuxiatuen egoera salatzeko Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiak beste elkarteekin eginikoa eta bigarrena Zaporeakek errefuxiatuei jaten emateko egindakoa. Batean aldarrikapen politikoa eta bigarrenean zuzeneko elkartasuna, bietan errefuxiatuen egoera salatzea. Amaiak esan zigunez, oso egoera larrian daude eta Europako gobernuek egoera konpondu ezik, noraezean jarraituko dute. Greziarako karabana eta Chios irla

Ostiralean Bulgarian bukatuko dugu Bulgarian Iñigo Callejaren eskutik, zeinak Sofiara eroango gaituen. Hitzordua 19’30ean izango da Müllerenean. Ez ahaztu maleta!

PD: Italiako argazkiak berriz ikusteko sakatu hemen, berbaldienak ikusteko hemen.

 

Gaur 19’30ean “Greziarako karabana eta Chios irla” Müllerenean

Iaz, Uriolan praktiketan zebilela, Amaia Mintegi deustuarra Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko kidea elkarrizketatu eta handik gutxira elkartean laguntzen hasi zen. Ikus-entzunezko ikasketeetan graduatua izanik, Greziarako Karabanan kazetari lez parte-hartzea proposatu zioten eta hara joan eta dokumental bat zein argazki piloa egin zituen. Hura ez da Greziara egin duen bisita bakarra, gerora Zaporeak proiektuaren bidez Chios irlara joan zen errefuxiatuentzako janaria prestatu eta banatzeko asmoz.

Greziarako karabana eta Chios irla

Amaiak errefuxiatuen kanpamenduetara eginiko bi bisitak kontatuko dizkigu Müllerenean gaur 19:30ean. Bazatoz? 

Bidaia Kontaketak

Bihar 19’30ean Greziako errefuxiatu kanpalekuen errealitatea ezagutuko dugu Amaia Mintegiren eskutik

Uriolan praktiketan zebilela, Amaia Mintegi deustuarra Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko kidea elkarrizketatu eta handik gutxira elkartean laguntzen hasi zen. Ikus-entzunezko ikasketeetan graduatua izanik, Greziarako Karabanan kazetari lez parte-hartzea proposatu zioten eta hara joan eta dokumental bat zein argazki piloa egin zituen. Hura ez da Greziara egin duen bisita bakarra, gerora Zaporeak proiektuaren bidez Chios irlara joan zen errefuxiatuentzako janaria prestatu eta banatzeko asmoz.

Greziarako karabana eta Chios irla

Amaiak errefuxiatuen kanpamenduetara eginiko bi bisitak kontatuko dizkigu Müllerenean bihar 19:30ean.

Bidaia Kontaketak