Gure hamaikakoa aurkeztu genuen atzo Bidarten

Deustualdeko Hamaikakoa

Atzo Deustualdeko Hamaikakoa aurkeztu genuen Bidarten, gure hamaika enbaxadoreak izango direnak. Argazki ofiziala egin ostean, Bidarteko Areto Nagusira igo ginen eta Pablo Suberbiolaren hitzaldia entzun genuen. 

Pablo Suberbiolaren berbaldia

 Amaitzerakoan, urriaren 7ko ekitaldira animatzeko argazki atera genuen:

Urriaren 7an denok Eliptika plazara!

 Badator Euskaraldia!

Oh: Gure hamaikakoa:

Deustualdeko Hamaikakoa

Beste behin ere kantaldi ederra Urduñan!

Pasa den asteburuan, Kantugintza taldeak V. Euskal Kanta Herrikoien Topaketan parte hartu zuen Urduñan. Bigarrenez egin dute, Koroatze jaiak zirela medio.

V. Euskal Kanta Herrikoien Topaketa

Kalez kale eta plazaz plaza ibili ziren gure kantak kanta eta kanta! V. Euskal Kanta Herrikoien Topaketa

Irailaren erdialdetik aurrera entseguei ekingo diete astelehenero 20:00etan Bidarten, eta ahots gazteen bila dabiltza!

Animatu!

Irailaren 20an: Hamaikakoaren aurkezpena eta “Aitzakia baten beharra” Bidarten

Irailaren 20an zita bikoitza dugu Euskaraldiarekin:

19:00etan Hamaikakoaren aurkezpena egingo dugu Bidarte inguruan

19:30ean: Pablo Suberbiola soziolinguistikak Ahobizi eta Belarriprest figuren eraginaz eta Euskaraldiaren alde berritzaileaz berba egingo digu Bidarten, ‘Aitzakia baten beharra’ hitzaldian.

11 EGUN EUSKARAZ- fondoa copia

Gorde data!

 

Oh: Kartela(k) aurki!

Ongi etorri, Ttap aldizkaria!

Ttap aldizkaria jaio da gaur, sakeletarako edota tableterako propio egin den lehen aldizkaria. Euskarazko tokiko hainbat hedabidek sortua, Kataluniako Esguard hedabidean oinarritu da. Irakurri, ukitu, ikusi eta entzun daitekeen produktua da. Gertuko gaiak jorratuko ditu, erraz eta azkar kontsumitzeko moduan!

ttap aldizkaria

Play Storren jaitsigai dago!

Omako baso margotuan (azken jaia)

Heldu da ikasturte amaiera eta horrekin batera Txantxiku eta bertako lagunak udalekuetara arte (edo hurrengo ikasturtera arte) agurtzeko unea. Urtero lez, azken jaia ospatu genuen igandean, eta mendi irteera guztietan bezala, bidea aurkitu ezinik egon arren, izugarrizko egunaz disfrutatu ahal izan genuen Omako baso margotuan.

Goizeko 10.00etan atera ginen Deustutik eta Santimamiñeko parkinean utzi gintuen autobusak. Bertatik, aldapan gora eta behera ibili ginen, eta inguruneaz eta naturaz inguratuta hain gustura geundenez, basora igotzeko sarrera pasatu genuen konturatu gabe! Atzera egitea tokatu zitzaigun beraz, eta sarrera topatu bezain laister, berehala hasi ginen zuhaitz margotuen artean kuxkuxeatzen.

Txantxiku - OMA (TALDE ARGAZKIA)

Basoaren erdigunera heldu ginenean, kantari genituen tripak, eta ñam ñam abestu eta bokatak ziztu bizian irentsi ostean, denbora librerako tartea izan genuen. Horren ostean, basoaren zirrikitu guztiak ezagutzeko aukera izan genuen begiraleek prestatutako gimkanaren bidez; Ibarrolak margotutako zirkuluaren erditik pasatu, ostadarraren koloreak zenbatu, begi artean pistak bilatu … Konturatu gineneko motxilak hartu eta etxera bueltatzeko unea heldu zen, hasierako asmoa, Lagako hondartzara joatea, bete gabe.

Oma herritxoan kantinplorak bete ostean, korrika joan behar izan ginen aldapan gora autobusera heltzeko, eta etxera bide osoa kontu kantari eman genuen begiraleak lo seko zeuden bitartean.

Uztailean ikusiko dugu elkar! IKU IKU… GORA TXANTXIKU!!