Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (III)

Hodeia margotu eta gero, herrira bidean, naturaren soinuak entzun ditu Amaiurrek. Gaua da eta ez du ikusten, zer sentitu du? zer antzeman du? nondik pasatu da?

Astelehenko saioa kuxkuxeatzen (III)

“Euri asko egiten zuen eta orduan mendia itsaso bihurtu da”, “kobazulo batean dago eta bere lagun bakarra txori bat da eta kobazuloa sumendi baten barruan dago” ,”gaizki pasatu du” ,”emozio guztietatik pasatzen da, beldurtuta, pozik, triste, haserre, lotsatuta…”. Ipuinari amaiera desberdinak atera dizkiogu.
Ondoren, amaiera guztiekin jolastu gara. Bertan, emozioak alde batean, eta pasarteak bestean, Makusi hodeia bistan utzi dugu.

Astelehenko saioa kuxkuxeatzen (III)

Hodei bera, begiratzen dugun lekuaren arabera, desberdina da. Gure begiradan dago aldaketa.

Astelehenko saioa kuxkuxeatzen (III)

Datorren astera arte!
Partekatu

Erronka gainditu eta 250 gara jada! 15 egunetan 400 baietz!

Joan den astean, 11 EGUN EUSKARAZek 15 eguneko epea jarri zion gure buruari 200 izateko eta astebetean 250 gara jada! Erronka gaindituta!

Hurrengo erronka da azaroaren 14ean 400 izatea. Lagunduko diguzu?

Oh: Izen-emate orria ez bada kargatzen, sartu hemen: https://goo.gl/forms/phGIudPAfaCevvS63

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (II)

Herrian ez zuten istorioa sinesten, zeruari begiratu eta hodei guztiak berdin ikusten ziren. Makusi hodeia topatzeko, kolorez margotzea pentsatu zuen Amaiurrek.

Nola iritsiko zen hodeiarengana? “Eskailera handi bat”, “hegazkin batekin”, “kohete batekin gora doa eta gero ateratzen da eta gero margotzen du…” Bakoitzak bere ideia marrazteari ekin dio.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (II)
Guztion artean, norberak asmatutako tramankuluak komentatu eta gero, horiekin zerura egingo dugun ibilbidea gauzatu dugu lurrean. Hasieran, margoa ez den material batekin lurra ‘marraztea’ kostatu zaigu, baina berehala, euskarri berria ulertu dugu. Zatika doan ibilbidea egin dugu. Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (II)

Amaiurrentzako, hala ere, ez da horren erraza izango. Bidetik egoera desberdinak topatuko ditu: euria, hotza, eguzki berotsua… Joan gaitezen horiek gu geu inprobisatzera!

Azkenean, Makusi koloreztatzea lortu dugu!! Datorren astean gure teleskopioarekin azkar batean topatuko dugu, ziur gaude!

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (II)

Oh: Argazki guztiak ikusteko: https://flic.kr/s/aHsm9yn9kW