11:00etan denok Done Petrira Eliptikara joateko! Jantzi horirik ekarri!
Category Archives: Berbalaguna
Bihar ‘Hiri-ibilbideak’ Unamuno plazatik!
Bihar 11:30ean Bertan Bilbo! liburuan oinarritutako Hiri-ibilbideak egingo dugu Unamunotik. Pedro Zuberogoitiak, liburuaren egileak, gidatuko du ibilbidea.
Eman izena 94 447 10 42an edo berbaizu@euskalnet.net helbide elektronikoan!
Hamaikakoa (bideoa)
Ostegunean aurkeztu genuen Hamaikakoaren bideoa egin du Uriolak:
Hamaika lagunak gure Euskaraldiaren enbaxadoreak izango dira:
Oporretan
Oporretan gaude. Irailaren 3an egongo gara bueltan. Bien bitartean, ondo ondo pasa eta euskaraz egin!
Euskaraldia: Gaur 18:30ean Gemma Sanginés eta Pello Jauregi Euskaltzaindian!
Gaur 18:30ean Gemma Sanginések eta Pello Jauregik berbaldia emango dute Euskaltzaindian. Nola jokatu Ahobizi izanda? eta Zergatik bete behar dugu Bilbo Belarriprestez? hitzaldiak emango dituzte Bilboko Euskaraldiak antolatuta. Sarrera doan izango da lekuak bete arte!
Sanginés San Inazion jaio zen eta psikologoa da heziketaz. Ferran Suay bere senarrarekin TELP tailerrak garatu zituen, non asertiboak izateko eta euskaraz eroso sentitzeko teknikak eta baliabideak eskaintzen dituen. Horrekin lotuta egongo da ostiralean emango duen Nola jokatu Ahobizi izanda? berbaldia. Haatik, Pello Jauregi pasaitarra EHUko irakaslea da eta Zergatik bete behar dugu Bilbo Belarriprestez? galderari erantzungo dio. Pasaitarrak Eusle metodologia garatu du, zeinean oinarritu diren Ahobizi eta Belarriprest figurak.
Sarrera doan izango da lekuak bete arte!
Gaur 19:30ean Errumaniara goaz Martin Garmendiaren eskutik!
Gaur 19:00etan Pergola euskaltzaleez beteko dugu!
Gaur, asteartea, 19:00etan Euskaraldiaren prentsaukorreko jendetsua izango da Pergolan eta Doña Kasilda parkea euskaltzaleez bete nahi dugu! Bazatoz?
Asteazkenean Errumaniara goaz!
Asteazkenean Bidaia Kontaketa Zikloa abiatuko dugu Martin Garmendiaren eskutik, Errumaniara eroango gaituena.
Animatu eta bidaiatu gurekin!
Asteartean 19:00etan Pergola euskatzaleez beteko dugu!
Asteartean 19:00etan Euskaraldiaren prentsaukorreko jendetsua izango da Pergolan eta Doña Kasilda parkea euskaltzaleez bete nahi dugu! Bazatoz?
Gaur iluntzean Euskaraldiaren aldeko jaialdia Gazte Lokalean!
Gaur 20:30etik aurrera Euskaraldiaren aldeko jaialdia izango da Gazte Lokalean. Orbelak eta Ziztada & Erlantzen musikak girotuko du iluntzea!
Animatu!