Gaur 19:00etan Euskal Musika Ezagutzen Gazte Lokalean

Gaur 19:00etan euskal musikaren historian barrena ibiliko gara Deustuko Gazte Lokalean. Ibilbide musikatua izango da eta 60. hamarkadatik hona egon diren ‘hitak’ oinarri izango ditu, zein bere testuinguruan kokatuta. Esaterako, kanta puxka hau:

eta beste hau:

Gure setlist osoa entzun nahi baduzue, erdu arratsaldean Gazte Lokalera! Zuen eztarrien zain izango gara!

Euskal Musika Ezagutzen Gazte Lokalean- umoretsu 2 copia

Asteburua Barrian!

Inauteriek utzitako zapore goxoarekin, txantxikukideok asteburua Barriako aterpetxean igaro genuen. Larunbatean goizean goiz jeiki, hartu beharrekoak motxilan sartu eta kantu artean egin genuen Barriara arteko bidea; emozioz, dibertsioz eta bihurrikeriaz beteriko asteburuari ekiteko prest !!!
Heldu bezain pronto, motorrak berotzeko zenbait jolastxo egin genituen eta arratsaldean “Gerrilla Girls Quiz” gynkanarekin jarraitu genuen. Emakume gerrillera ezberdinak gynkanaren erdigune izan ziren, sua, jolas koperatiboak, interpretazio dinamikak… Ez ziren gutxi izan asteburuan zehar egindakoak. Iluntze partera, gaua gainean eta horrekin batera gaubela !!

Asteburua Barrian

Igandean adinka banatu eta formakuntza saio ezberdinak eraman genituen aurrera: sexualitatea, botere harremanak eta heteroaraua landu genituen, besteak beste.
Primeran genbiltzan, baina konturatu orduko Deustura itzultzeko ordua heldu zen.
Horrenbeste maite ditugun makarroiak bazkaldu eta dena txukunduta ondo, busera igo eta asteburu polit bati agur esan genion beste behin ere. Hau guztia atzean utzita ere, jaiak gainean ditugu eta Txantxikun lanean gaude!!!
Hurrengorarte, iku iku Txantxiku!!!

Gometxatarren hurrengo abentura parte hartu nahi?

Gometxatarrek laster abiatuko dute abentura berria. Martxoaren 9an ekingo diote bidaia berriari eta bidaide bila dabiltza. Hiru abentura berri biziko dituzte udaberrian: Etxerik gabeko barraskiloa, Ilargia betetzen denean eta Bat, bi, hiru!

Gometxa- udaberria

Saioak astelehenetan 18:00etan izango dira Müllerenean. Zuen umeen izenak emateko guri idatzi, berbaizu@euskalnet.net, ala deitu, 94 447 10 42.

Martxoaren 1ean 19:00etan: Euskal Musika Ezagutzen Gazte Lokalean!

Martxoaren 1ean 19:00etan euskal musikaren historian barrena ibiliko gara Deustuko Gazte Lokalean. Ibilbide musikatua izango da eta 60. hamarkadatik hona egon diren ‘hitak’ oinarri izango ditu, zein bere testuinguruan kokatuta. Esaterako, kanta puxka hau:

eta beste hau:

Gure setlist osoa entzun nahi baduzue, erdu martxoaren 1ean Gazte Lokalera! Zuen eztarrien zain izango gara!

Euskal Musika Ezagutzen Gazte Lokalean- umoretsu 2 copia

Nebbian Müllerenean (argazkiak, bideoak…)

Otsailaren 2an Gernikako Nebbian taldeak kontzertua eman zuen Müllerenean, Laboaren Aztarnak ekimenaren barruan. Donostiako abeslariaren bertsioak egin zituen Valentina Ridolfik eta Aritz Laboak osatutako taldeak. Euskaraz abesteaz gain, gaztelinaz, italieraz, ingelesez eta frantsesez ere kantatu zuten.

‘Ahots goxo bat kitarra on bat lagunduta’. Halaxe laburbildu daiteke kontzertua, izan ere, hain goxo egon ginen euren kantak entzuten ze bi ‘bis’ eskatu genizkion taldeari. Lastima hirugarrena eskatu ez izana…

Nebbian Müllerenean

Arratsalde goxoa Uxue Alberdirekin

Pasa den ostegunean Uxue Alberdiren bisita izan genuen Irakurleen Txokoan. Hirugarrenez etorri zen elgoibarrera gure ‘letra txikien errepublikara’ eta hirugarrenez gozatu genuen bere anekdotekin. Jenisjoplin (Susa, 2017) liburuaz hitz egin genuen, baita hura idazteko testuinguruaz ere: nolakoa zen 2000. urteko Elgoibar, zer jende mota zegoen eta zerk eraman zuen liburu hau idaztera.

Uxue Alberdi Irakurleen Txokoan

Benetan be merezi izan zuen entzutea, Uxueren unibertsoa ezagutu nahi duena has dadila Jenisjoplin irakurtzen, bere lehen ‘eleberri osoa’.

Oh: argazki guztiak hemen