Gaur 20:00etan Europa karabanaz zeharkatuko dugu Errondoko Auzo Etxean

Gaur 20:00etan Europa zeharkatuko dugu karabanaz David, Olatz eta Aritzaren eskutik. San Inazioko hiru lagunek Europan zehar eginiko bidaiak eta karabanaz joatearen dohainak erakutsiko dizkigute Errondoko Auzo Etxean (Navarro Villoslada, 12).

Gaur 20:00etan Europa karabanaz zeharkatuko dugu Errondoko Auzo Etxean

Bidaia Kontaketa Zikloaren bigarren saioa izango da gaurkoa, Martin Garmendiaren kontakizunaren ostean, eta bihar 19:30ean zikloa amaituko dugu Müllerenean. Bertan, Jone Gartziak Mexiko erakutsiko digu.

Bazatoz?

Partekatu

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VIII)

Begiak ixtea eta lasaitzea kostatu zaigun arren, musikaren bitartez, dragoia nolakoa den ikusten saiatu gara. “Gorria eta berdea da”, “bizkarrean triangeluak ditu”, “nik ez dut ikusten, beltza bakarrik ikusten dut”, “hegoak ditu”, “aho handia du eta sua ateratzen zaio”.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VIII)

Muxu dragoiak lasaitzeko 1, 2 eta 3 zenbakiak oso barneratuak ditu. Gorputzean txertatuak ditu. Hau abiapuntu izanda, zenbakien formak erabili ditugu monotipiaren teknika imitatuz bakoitzak bere dragoia sortzeko. Banakako lanetatik, guztion artean Muxuren irudi erraldoia atera dugu. Amaitzeko, hasiera batetik buruan izan dugun etxe urdinera hurbildu gara Muxu bertan egongo zelakoan. Baina gerturatu garenerako gure dragoiak utzitako oharra baino ez da egon… Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VIII)

Ekainaren 4ra arte!
Oh: Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen

Gaur 19:30ean Errumaniara goaz Martin Garmendiaren eskutik!

Gaur, maiatzaren 30ean, 19:30ean Martin Garmendiak Errumanian zehar eginiko bidaia kontatuko digu Müllerenean Bidaia Konketa Zikloaren barruan. Bazatoz?

Bidaia Kontaketa Zikloa- Martin Garmendia Errumanian

Oh: Bihar 20:00etan Errondokoan Europa karabanan ezagutuko dugu David, Olatz eta Aritzen eskutik, erdu! Bidaia kontaketa zikloa 2018 copia

Ikusezinak (Sonia Rodríguez Llorente- San Inazio BHI)

Sonia Rodríguez

Institutura bidean nindoan guztiz lokartuta eta aharrausietan itota. Goizeko zortziak ziren eta kalea jada beterik zegoen. “A zer amorrua, hiriko erdigunean bizi behar izatea!” pentsatu nuen. “Ba imajinatu nolakoa izango den niretzat!” erantzun zuen oihuka bat-batean ahots batek. Inguruan begiratu nuen, baina ez zegoen inor. Lurrean, petalo batzuen falta zuen xiribita espaloi zaharreko arrail batzuen artean ateratzen ari zen. Azkenean, loguraren ondorioz nire irudimena izan zela pentsatu nuen.

Hamabi ordu eta gero, berriro igaro nintzen bertatik. Neka-neka eginda nengoen: egun osoa neraman lan egiten klasean, eta handik musika eskolara eta gero entrenatzera joana nintzen; azterketa suspenditu nuen eta gainera astebururako lanez lepo nengoen. Zelako bizitza larrigarria! Orduan, goizean ikusitako xiribita berriro ikusi nuen. Hasiera batean, ez zidan penarik eman handik gutxira norbaitek zapaldu eta hil egingo zela pentsatzeak, baina, era batean, arraroa iruditu zitzaidan bertan egotea. Gauean, ordea, pentsatzen aritu nintzen, eta lorea ederra zela iruditu zitzaidan. Polita zen kalearen erdian hazteko gauza izatea, pertsona gehienentzat ikusezina zen bitartean. Astelehenean, jada nekaturik, institutura nindoan berriro, lauza berriz osatutako espaloi laua ikusi nuenean. Ez zegoen lorearen aztarnarik. Orain, haren lekuan, eskale bat zegoen. Irribarre eginez, ogitartekoa erosteko neraman dirua eman nion eta nire bidea jarraitu nuen. Agian nire arazoak hainbesterako ez zirela pentsarazi zidan horrek.

Sonia Rodríguez Llorente. Ibarrekolanda BHI. DBH4*

DBH3-4ko irabazlea, zorionak!

Badator Bidaia Kontaketa Zikloa!

Badator Bidaia Kontaketa Zikloa. Aurten maiatzaren 29tik 31ra egingo dugu Müllerenean eta Errondokon.

Maiatzaren 30ean 19:30ean: Martin Garmendiak Errumaniara eramango gaitu Müllerenean

Maiatzaren 31an 20:00etan: David Rincónek furgonetazko bidaiei buruz hitz egingo digu Errondokon

Ekainaren 1ean 19:30ean: Jone Gartziak Mexikoren berri emango digu Müllerenean

Bidaia kontaketa zikloa 2018 copia

Maleta hartu eta erdu gurekin mundua ezagutzera!