Bihar hitzordu Paula Kasaresekin bikoitza Deustualdean

17’15ean Euskara, entra un idioma en casa Arangoitiko LHIn eta Zuek duzue giltza 19’00etan Bidarte Udaltegian emango ditu soziolinguista eta UPNAko irakasleak. Gurasoei hainbat ideia eta aholku emango dizkie umeen hizkuntza-ohituretan eragiteko.  

Berbaldi hauek Deustualdeko ikastetxeak arnasgune bihurtzeko bidean proiektuaren barnean daude, zeinak ikasleen hizkuntza-ohituretan eragitea helburu duen. Bilboko Udalak proiektua babesten du.  

Bihar, apirilaren 14ean, Paula Kasaresek bi berbaldi eskainiko ditu Deustualdean Berbaizuren eskutik eta Udalaren laguntzarekin. 17’15ean Euskara entra un idioma en casa emango du Arangoiti LHIn, zeina guraso erdaldunei eskainia dagoen. 19:00etan Zuek duzue giltza emango du Bidarten eta Kasaresek ume txikiak dituzten guraso euskaldunei hizkuntza-ohituretan eragiteko aholku eta ideiak eskainiko dizkie umeak euskara aberatsa izan eta hizkuntzekiko jarrera positiboak gara ditzan. Paula Kasares soziolinguista, antropologoa, Baztango euskara teknikaria eta UPNAko irakaslea da.

Parte- hartzeko izena eman behar da: Arangoitira joateko araneko1@gmail.com-era idatzi edo 637 00 90 62 telefonora deitu (Pedro) eta Bidartera joateko berbaizu@euskalnet.net helbidera idatzi edo 94 447 10 42 (Jon) telefonora deitu. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da bietan. Berbaldi hauek Bilboko Udalarekin dugun Deustualdeko ikastetxeak arnasgune bihurtzeko bidean proiektuaren barnean daude, zeinak ikasleek euskara asko eta askotan egitea eta eleaniztasunarekiko jarrera abegikorra izatea helburua duen.

Euskara, hizkuntza berri bat etxean

Paula Kasares Arangoiti copia

Familia askotan euskara seme-alabei esker sartu da etxean eta guraso batzuek ez dakite zelan lagundu. Zalantza honi aurre egiteko hainbat aholku eta ideia ematen ditu Paula Kasaresek Euskara, entra un idioma en casa berbaldian. Kasaresen aburuz gurasoen inplikazioa berebizikoa da eta gurasoek motibatuta egon behar dute seme-alabei laguntzeko, izan ere, euskara hezkuntzan oinarrizko faktore bat baino gehiago da, hezkuntza arlotik haratago doana. Berbaldi hau Arangoitiko LHIko guraso elkarte eta Bilboko Udalarekin laguntzarekin antolatu dugu. Izena emateko araneko1@gmail.com helbidera idatzi edo 637 00 90 62 telefonora deitu (Pedro). Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.  

Gurasoak, umeak euskalduntzeko giltza Apirilaren 14ean Paula Kasares Bidarten

Umeak txikitan barneratzen ditu hizkuntza-ohiturak eta lehengo urteak oso aberatsak dira hizkuntza aberastasunera begira ere bai. Paula Kasaresek bi faktoreak hartzen ditu Zuek duzue giltza berbaldiaren abiaburutzat eta ideiak eta aholkuak ematen dizkie guraso euskaldunei umeei euskara aberatsa eskaini eta eleaniztasunarekiko jarrera ona sustatze aldera. Era berean, familia mistoetan eta erdaldunak daudenean nola jokatu eta euskañolarekin zer egin aholkatuko du Kasaresek. Berbaldi hau Deustuko Hezkuntza sarea eta Deustuko Ikastolako guraso elkartea eta Udalaren laguntzari esker antolatu dugu. Izena emateko berbaizu@euskalnet.net helbidera idatzi edo 94 447 10 42 telefonora deitu. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

Deustualdeko Ikastetxeak arnasgune bihurtzeko bidean

Berbaizu Euskara Elkartea proiektu hau Deustualdean garatzen ari da, zeinak ikasleak euskaraz asko eta askotan egitea eta eleaniztasunarekiko jarrera abegikorra izatea helburu duen. Horretarako, hainbat tailer, ikastaro eta berbaldi eskaintzen ditu Berbaizuk eta horren bidez ikaslearen hizkuntza-ohiturengan eragin nahi du irakasleak, gurasoak, monitoreak eta ikaslea bera inplikatuz, beraz proiektua eskola arloa zein eskolaz kanpoko arloa jorratzen ditu. Bilboko Udalak proiektu  hau babesten du. Informazio gehiago nahi izatekotan 94 447 10 42 (Jon) telefonora deitu edota berbaizu@euskalnet.net helbidera idatzi.

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>