Berriro hasi (Ane Arteagak idatzia)

* Mikroipuin lehiaketako irabazlea, Batxilergo mailan. 

Sabelaldea ukitu zuen, eta, saihetsen aldera eskua luzatuz, alde mindura heldu zen. Azken kolpeek utzitako urratsak ez ziren azken bi urteetan ariman utzitakoak bezain sakonak; horiek betirako eraman beharko zituen. Halere, ez zion ardura.

Autoa gidatzen jarraitzen zuen. Maletegian, infernua piztu zenetik pilatutako oroitzapenak. Sabelean pausatu zuen eskua berriro, bihotzaren lehen taupadak nabarituko zituelakoan. Denbora luzean itxaroten egondako seinalea zen hura, berriro hasteko aukera. Berriro hasi, hori zen hasieratik egin behar izan zuena. Handik ihes egin, minetik aldendu.

Ez zion lagunari kontatu baina ez zen ezertaz damutzen. Iragana ahaztu nahi zuen, ezin zuen lokarririk izan errepidearen atzean utzi zuen malkoz betetako bizitzarekin. Ez zen inoiz hara bueltatuko. Inoiz ez.

ANE ARTEAGA OVEJANO

BOTIKAZAR BHI

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>