Berbalaguna

ZER DA
BERBALAGUNA euskaraz aritzeko egitasmoa da. Euskaldunok, ikasten ari garenok eta nola edo hala moldatzen garenok, euskaraz hitz egiteko aukerak izateko guneak sortzea, eta bide batez euskararen normalizazio prozesuan eragitea da helburu nagusia.

NORENTZAT DA BERBALAGUNA?
Euskara ikaslearentzat: Euskaltegian bazaude edo egon bazara, baina ez baduzu norekin hitz egin, hemen duzu aukera.
Euskaraz moldatu bai, baina lasai hitz egiteko konfiantzazko guneak behar dituenarentzat: Norekin hitz egin edo apur bat “herdoilduta” baduzu euskara, zuretzat ere badago lekua Berbalagunean.
Euskaldunarentzat: bidelaguna edo laguntzailea deituko duguna. Euskaraz bizi bazara baina euskararen aldeko boluntarioa izan nahi baduzu edo gehienetan gazteleraz egin arren, euskaraz gehiagotan egin gura baduzu, hemen duzu aukera.

100_2973

ZER ESKAINTZEN DU BERBALAGUNAK?
Berbalagun taldeak: Adina, zaletasunak eta aukerak kontuan hartuta talde txikiak osatzen ditugu. Euskaraz hitz egitea baldintza bakarra izanda, taldekideek erabakitzen dute noiz, non eta zertarako bildu.
Taldeetan bi lagun mota ditugu:
1. euskaldun osoa den laguntzaile edo bidelaguna
2. euskaranzko bidean dagoen bidelaria
guztiek egitasmoaren dinamizatzaileren babesa dutelarik Berbalagunari dagozkion guztietan.

APUNTATZEKO:
Bidali eposta deustualdekoberbalaguna@gmail.com – era edo deitu 94-4471042-ra.
Izena emate fitxa deskargatu hemendik

BLOGA
Berbalagunok badugu elkarren berri izateko blog propioa:
www.blogak.com/deustukoberbalaguna

INGURUKO BERBALAGUNEN ESTEKAK:
Mahatserriko Berbalaguna:
www.asapala.org/mahatsorriak/berbalaguna
Bilboko Erdialdeko Berbalaguna
berbalaguna.blogspot.com

Partekatu