Berbaizukide bazara, eskuratu zure Errigorako saskia Berbaizun!

Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldeko nekazarien produktuak elikadura subirautzaren bidean Euskal Herrian zabaltzea, eta bide batez, eremu horretako euskarari bultzada ematea du xede. Duela urte batzuetatik hona, Sortzen Ikasbatuak, ikastolen elkartea eta AEK-rekin batera, nafar produktuen saskiak saltzeko kanpaina egiten du udazkenean, lortutako diruaren zati bat (%25) nafar erriberako euskarari bideratzeko.

Beraz proiektu honi zure ekarpentxoa egin nahi eta era beran Nafarroako nekazariek ekoiztutako lehen mailako produktuez gozatzeko gogoekin bazabiltza, hurbildu zaitez Berbaizu Euskara Elkartearen lokalera (edo beste eskaera puntuetako batera).

Gogoratu eskariak azaroaren 15a baino lehenago egin beharko direla, ondoren, Azaroaren bukaeran, saskia jaso ahal izateko.

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>