Zortzigarren buelta munduan zehar

Pasa den astean Bidaia Kontaketa Zikloa antolatu genuen, zortzigarrenez. Aurten hiru gai aukeratu genituen: Errumania, karabanaz bidaiatzea eta Mexiko.

Martin Garmendiak Errumaniara eraman gintuen maiatzaren 30ean. Garmendiak herriko hiru eskualde nagusiak ezagutu zituen, Moldabia, Balakia eta Transilbania. Hango parajeak eta gazteluak ‘ekarri’ zizkigun, baita hango pertsonaien istorioak ere, besteak beste, Drakula kontearenak. Tipo benetan gogorra, baina hezur-haragizkoa, ez banpiroa, azken finean!

Bidaia Kontaketa Zikloa 2018Ostegunean Errondokon hitzordua izan genuen David eta Aritzarekin. Karabanaz bidaiatzearen onurak ekarri zizkiguten. Hasieran, herri nomadek aurkeztu zizkiguten, bai aintzinekoak, bai gaur egunekoak. Gero, (auto)karabanaren historia, olatu bila zihoazten surflariek ‘asmatuak’ eta hippiek etxe gisa erabiliak. Eta amaieran, (auto)karabanaz bidaiatzearen onurak zein ajeak (karabana guneak, karabana motak, bidaia- antolaketak…). Adi! Frantzia da (auto)karabanaz bidaiatzeko herri oso aproposa da!

Bidaia Kontaketa Zikloa 2018

Ostiralean, Jonek Mexikora eraman gintuen. Hango parajeak, historia, ohiturak eta kultur- aniztasuna ekarri zizkigun. Hainbat kultur ezagutu zituen Ibarrekolandako gazteak eta ikusitakoak nahiz haritu zituenak kontatu zizkigun. 2017ko lurrikaden berri ere eman zigun, hasieran naturaltasunez bizi arren, urduri jarri zutenak. Oso sentsazio bitxia ei da lurra mugitzen sentitzea.

Bidaia Kontaketa Zikloa 2018

Hiru egun hauetan munduari beste itzuli bat eman diogu euskaraz. Datorren urtera arte!

Partekatu

Atzerrira (Nagore Cubillo- Ibarrekolanda BHI)

Nagore Cubillo

Gaur gauean daukagu pentsatuta hesia zeharkatzea, gure familiarengandik banatuko gaituen hesi hori. Ez da batere erraza izan erabaki hau hartzea, baina beharrezkoa daukagu, ez dago besterik. Hemen ez daukagu dirurik, eskubiderik, lasaitasunik ezta alaitasunik ere, eta horren bila goaz. Gure familia atzean utziko dugu. Aita, ama eta amama nagusiak dira eta ez dugu uste bide luze hau egiteko gai izango direnik. Egia esanda, ez dakit Espainiara helduko garen ala ez, baina saiatu beharra daukagu. Hemen ezin dugu jarraitu. Gerra giroan bizi gara eta egunero hildakoak ikusten ditugu. Gehienak bonbardaketetan hiltzen dira, baina beste asko gosez hiltzen dira. Gure familia infernu honetatik ateratzea da gure helburu bakarra eta hori da gure bidaiaren zergatia: gure familia salbatzea. Gaur gauean, askatasunerako bidea hartuko dugu.

Nagore Cubillo. Ibarrekolanda BHI. 2. Batxilergoa*

*Batxilergoko irabazlea, zorionak!

Gaur 19:30ean ‘Jone Mexikon’ Müllerenean

Gaur 19:30ean Bidaia Kontaketa Zikloa Müllerenean amaituko dugu. Jone Gartziak Mexikora eroango gaitu eta Pueblako bizipenak kontatuko dizkigu. Bertan eman zituen 6 hilabete eta, besteak beste, lurrikada pare bat bizi izan zituen.

Ekainaren 1ean, Jone Mexikon

Mexikoko bizipenak eta pasadizioak kontatuko dizkigu Müllerenean, etorri eta bidaiatu gurekin Ameriketara!

Gaur 20:00etan Europa karabanaz zeharkatuko dugu Errondoko Auzo Etxean

Gaur 20:00etan Europa zeharkatuko dugu karabanaz David, Olatz eta Aritzaren eskutik. San Inazioko hiru lagunek Europan zehar eginiko bidaiak eta karabanaz joatearen dohainak erakutsiko dizkigute Errondoko Auzo Etxean (Navarro Villoslada, 12).

Gaur 20:00etan Europa karabanaz zeharkatuko dugu Errondoko Auzo Etxean

Bidaia Kontaketa Zikloaren bigarren saioa izango da gaurkoa, Martin Garmendiaren kontakizunaren ostean, eta bihar 19:30ean zikloa amaituko dugu Müllerenean. Bertan, Jone Gartziak Mexiko erakutsiko digu.

Bazatoz?

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VIII)

Begiak ixtea eta lasaitzea kostatu zaigun arren, musikaren bitartez, dragoia nolakoa den ikusten saiatu gara. “Gorria eta berdea da”, “bizkarrean triangeluak ditu”, “nik ez dut ikusten, beltza bakarrik ikusten dut”, “hegoak ditu”, “aho handia du eta sua ateratzen zaio”.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VIII)

Muxu dragoiak lasaitzeko 1, 2 eta 3 zenbakiak oso barneratuak ditu. Gorputzean txertatuak ditu. Hau abiapuntu izanda, zenbakien formak erabili ditugu monotipiaren teknika imitatuz bakoitzak bere dragoia sortzeko. Banakako lanetatik, guztion artean Muxuren irudi erraldoia atera dugu. Amaitzeko, hasiera batetik buruan izan dugun etxe urdinera hurbildu gara Muxu bertan egongo zelakoan. Baina gerturatu garenerako gure dragoiak utzitako oharra baino ez da egon… Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VIII)

Ekainaren 4ra arte!
Oh: Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen

Gaur 19:30ean Errumaniara goaz Martin Garmendiaren eskutik!

Gaur, maiatzaren 30ean, 19:30ean Martin Garmendiak Errumanian zehar eginiko bidaia kontatuko digu Müllerenean Bidaia Konketa Zikloaren barruan. Bazatoz?

Bidaia Kontaketa Zikloa- Martin Garmendia Errumanian

Oh: Bihar 20:00etan Errondokoan Europa karabanan ezagutuko dugu David, Olatz eta Aritzen eskutik, erdu! Bidaia kontaketa zikloa 2018 copia

Ikusezinak (Sonia Rodríguez Llorente- San Inazio BHI)

Sonia Rodríguez

Institutura bidean nindoan guztiz lokartuta eta aharrausietan itota. Goizeko zortziak ziren eta kalea jada beterik zegoen. “A zer amorrua, hiriko erdigunean bizi behar izatea!” pentsatu nuen. “Ba imajinatu nolakoa izango den niretzat!” erantzun zuen oihuka bat-batean ahots batek. Inguruan begiratu nuen, baina ez zegoen inor. Lurrean, petalo batzuen falta zuen xiribita espaloi zaharreko arrail batzuen artean ateratzen ari zen. Azkenean, loguraren ondorioz nire irudimena izan zela pentsatu nuen.

Hamabi ordu eta gero, berriro igaro nintzen bertatik. Neka-neka eginda nengoen: egun osoa neraman lan egiten klasean, eta handik musika eskolara eta gero entrenatzera joana nintzen; azterketa suspenditu nuen eta gainera astebururako lanez lepo nengoen. Zelako bizitza larrigarria! Orduan, goizean ikusitako xiribita berriro ikusi nuen. Hasiera batean, ez zidan penarik eman handik gutxira norbaitek zapaldu eta hil egingo zela pentsatzeak, baina, era batean, arraroa iruditu zitzaidan bertan egotea. Gauean, ordea, pentsatzen aritu nintzen, eta lorea ederra zela iruditu zitzaidan. Polita zen kalearen erdian hazteko gauza izatea, pertsona gehienentzat ikusezina zen bitartean. Astelehenean, jada nekaturik, institutura nindoan berriro, lauza berriz osatutako espaloi laua ikusi nuenean. Ez zegoen lorearen aztarnarik. Orain, haren lekuan, eskale bat zegoen. Irribarre eginez, ogitartekoa erosteko neraman dirua eman nion eta nire bidea jarraitu nuen. Agian nire arazoak hainbesterako ez zirela pentsarazi zidan horrek.

Sonia Rodríguez Llorente. Ibarrekolanda BHI. DBH4*

DBH3-4ko irabazlea, zorionak!