Lan eskaintza: Bilboko Euskaraldiak dinamizatzailea behar du

Euskaraldiaren dinamizatzailea Bilbon

Bilboko Euskaraldia

Bilbon Euskaraldia dinamizatzeko lan jardun osoko lanpostua eskaintzen da, abenduaren 31rarteko iraupena izango duena. Bilbon Euskaraldia ekimenaren eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:

  • Bilboko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.

  • Euskaraldiko Batzordea koordinatu, ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.

  • Bilboko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.

  • Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.

  • Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.

  • Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.

  • Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu auzo, entitate eta hiriko euskaltzaleekin.

  • Ekimenaren aurrekontua kudeatu.

  • Dinamizazioa: Antolatzaileen eta boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita auzo eta eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.

Curriculumak martxoaren 8aren aurretik aurkeztu behar dira eta honako baldintzak betetzea eskatuko zaie hautagaiei:

  • Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
  • Bilbo eta bertako gizarte dinamikak ezagutzea.
  • Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
  • Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
  • Kudeaketarako gaitasuna izatea.
  • Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da.
  • Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
  • Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.

Interesa baduzu, bidali zure curriculuma bilbo@euskaraldia.eus helbidera, mezuko gaian “Euskaraldiaren dinamizatzailea Bilbon” jarrita.

Partekatu

Berbaizun dauden liburuen zerrenda (oparigai!)

Azken asteotan Berbaizun garbiketa egin dugu eta liburu hauek topatu ditugu, 105 guztira. Baten bat interesatzen bazaizue, lokalera hurreratu eta hartu!

Berbaizuko liburuak

1- Diccionario Retana de Autoridades del Euskera: Vol I, II, IV, V, VI, VII eta IX

2- Agustin Kardaberaz: obras completas: Vol II

3- Bible Saindua: Vol I

4- Opera Omnia Vasconce: vol I, II, III eta IV

5- Euskararen Jarraipena

6- Aizu: 263, 266, 267, 269

7- Prest 30- Koadroa

8- V Inkesta Soziolinguistikoa (x3)

9- Tximeletaren atzetik

10- Summa Artis: XII, XV, I, II, IX, VIII, III, XI, IV, VI, XIV, VII, X eta XV

11- Euskal Kultura Gaur

12- Euskararen Liburu Zuria: Vol I

..13- Euskal Kulturaren urtekaria 2003

14- III. Mapa Sociolingustikoa

15- Alukiss (Antton Olariaga)

16- Kirola egiteko 25 arrazoi

17- Urruzuno literatur lehiaketa (2001-2003)

18- Igogailua, Down Jones eta beste droga batzuk (Eneko Barberena)

19- Pateran etorri (X. Gereño)

20- Bapatean 00 (Bertsozaleen Elkartea)

21- Ene artzain-etxolak (Emile Larre)

22- Mirri eta biok (J. I. Ansorena)

23- Gabriel Aresti Sariak- Bilbo Hiria ipuinak

24- Julio Zesar (William Shakespeare)

25- Balorazio Handia (Joseph Needham)

26- Etorkizuna antolatzen (X. Gereño)

27- Bideko prosak: Mundu zaharrean (L.M. Muxika)

28- Herio dantza (August Strindberg)

29- Endrike VIII (William Shakespeare)

30- Behin batean (Taupada Antzerki Taldea)

31- Arlekino, bi nagusiren zerbitzari (Carlo Galdoni)

32- Bergela —- + Maiatza zorabiatuaren pastorala (Manuel María)

33- Kikili eta kokolo tabernak (X. Gereño)

34- Zuzendarien zain (X. Gereño)

35- Ikasgelako azkena (X. Gereño)

36- Maiordomo arabiarra (X. Gereño)

37- Maskaradun gizona (X. Gereño)

38- Teatro ostatuan (X. Gereño)

39- Orixe gaitzetsia (Paulo Iztueta)

40- Neurriari neurriaz

41- De héroes, iguanas y pasiones (Z. Ellis)

42- Hasta aquí hemos llegado (P. Markaris)

43- Bertsotan: 1789-1936 (J. Dorronsoro)

..44- Más allá, a la derecha (Fred Vargas)

45- Bajo los vientos de Neptuno (Fred Vargas)

46- La ladrona de libros (Markus Zusak)

47- La bruja aburrida viaja a Gran Bretaña (Enric Larreula- Roser Capdevilla)

48- Bidaiaren irakurketa eta irakurketaren bidaia (Koldo Izagirre)

49- Fontes linguae vasconum studia et documenta: n. 41-42

50- Jaunes: Errealitatearen mugetan (Bucquoy- Tito)

51- Haizearen bidaiariak (F. Bourgeon): vol I, II

52- Euskera- Hiztegi Batua: vol 45

..53- Liquidación final (Petros Markaris)

54- Zintzoen saldoan (Jon Alonso)

55- Euskal Kulturaren Zapalketa 1956-1981 (Txillardegi)

56- Gure ametsen gerizan (Luigi Anselmi)

57- Idazle baten buruhausteak (X. Gereño)

58- Euskerazaintza: Lauaxeta- Lurgorri- Josu Peña (Aitza)

59- Zubeltzu eta Saikola (Antonio Zavala)

60- Zapata italiarrak- Klipak (Rafael Villabona)

61- Etxez etxe Euskal Herrian (Eusko Jaurlaritza)

62- La Muerte de Antonio Cruz (Carlos Fuentes)

63- Euskal Harria (Gabriel Aresti)

64- Kontrabajua (Patrick Süskind)

65- Olerkiak (F. Arrese-Beitia)

66- Gran Placen aurkituko gara (M. Onaindia)

67- Euskaldunak, liberalak eta komunitatezaleak (Jon Sudupe Martija)

68- España en la Edad Antigua (Luis A. García Montero)

69- Anton Abbadia 1810-1897 (Patri Urkizu)

70- Naturaren mintzoa (Pello Zabala)

71- Abeslari burusoila (Eugène Ionesco)

72- Poemak (Friedrich Höldering)

73- Mala Stranako ipuinak (Jan Neruda)

74- Susa: vol 12

75- Aratusteak Bizkaian (Labayru)

76- Bizkaiko bertsogintza: II izendunak (X. Amuriza)

77- Semillas mágicas (V.S. Naipul)

78- Mitología: Mitos y leyendas del mundo (BBVA)

79- Estilo liburua (Euskaldunon Egunkaria)

80- Saturno (Arantza Urretabizkaia)

81- Haltzak badu bihotzik (Iñaki Mendiguren)

82- Obabakoak (B. Atxaga)

83- Lagun izoztua (J. Sarrionandia)

84- Gizarte irekia eta haren etsaiak: vol II (K. Popper)

85- Lur bat haratago (J. M. Irigoien)

86- Idazlan guztiak: vol I- II (S. Mitxelena)

87- Geografía de España: vol I-II-III

88- The Hunger Games (Suzanne Collins)

89- Euskararen Agenda Estrategikoa (Eusko Jaurlaritza): x2

90- FedeGUK (Koldo Díaz Bizkarguenaga)

91- Bilbao Guggenheim (Shangai World Expo 2010)

92- Ttakun Kultur Elkartea: 10 urte (Ttakun)

93- LAB sindikatuaren historia (Emilio Majuelo)

94- Zientziaren Historia II (A. C. Crombie)

95- Entseiuak II-III (Michel de Montaigne)

96- Seduzitzailearen egunkaria (Soren Kierkegaard)

97- Prolegomenoak (Inmanuel Kant)

98- Giza ezagutzari buruzko ikerketa (David Hume)

99- Bizitzaren laburtasunaz (Luzio A. Seneka)

100- Hizkuntza (L- Bloomfield)

101- Arrazoimen hutsaren kritika (Inmanuel Kant)

102- Gizakiari buruzko entseilua (Ernst Cassirer)

103- Legearen espirituaz: vol I (Montesquieu)

104- Itz-Lauz (Lizardi)

Abenduaren 3a Euskararen Eguna Done Petrin!

 

KAIXO‍♂,_________!

Abenduaren 3an 20:00etan Euskararen Eguna ospatuko dugu Done Petrin*! Berbaizun kioskoa eragile eta norbanakoen artean kolorez betetzea nahi dugu eta zutabeak gurekin jostera gonbidatu nahi zaitugu.

Ariketa erraza izango da 40x40cm-ko artile edo gantxillo zatia josi, nahi duzuen kolorean, nahi duzuen diseinuarekin, nahi duzuen sinboloarekin eta Berbaizura ekarri azaroaren 28a baino lehen. Artilea erosteko Lanas Etxabe (Heliodoro de la torre 4) dendatik pasatu, hartu eta ordainketa gure esku!

Abenduaren 3an denak elkartuko ditugu plazan 20:00etatik aurrera! Orduan ere Euskaradia 2020 aurkeztuko dizuegu eta zutabeak konpromisoz beteko ditugu!

Abenduaren 3an (H)Ari(a) gara!
Euskaraldia 2020 jomugan!

 *Euria eginez gero, Bidarte Udaltegira mugituko gara

Euskararen Eguna 2019