Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VII)

Aste honetan Trikimailuen Baratza hasi dugu!  Suge eta Sator Gometxara etorri dira ipuinaren hasiera kontatzera. Trikimailuen Baratzeko txorimaloak ez daki animaliak beldurtzen eta hauei herriko trikimailu guztiak biltzeko eskatu die. Guk ikastolan eta etxean egindako trikimailuak elkarbanatu ditugu eta hauek txorimaloarentzat geldituko dira.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VII)Oraingoan ez gara ezerezetik hasi, paper zurian orban beltz bat topatu du bakoitzak eta horretatik abiatuz txorimaloa eratu da. Batzuek orbana buruan txertatu dute; beste batzuek gorputzean… “txorimaloak atzaparrak ditu” , “txoriak hurbildu zaizkio eta beldurrez eskapatu dira lagunei abisatzera”, “begiak bueltaka ari zaizkio”… Maltzurrak diren formak eta bizipenak azaleratu ostean, elkarrekin txorimaloaren eskulturarekin hasi gara.  Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VII)

Non sartu ote dira Suge eta Sator?? Datorren astean ikusiko dugu!

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VII)

Astelehenera arte!

Oh: Tailerreko argazki guztiak ikusi nahi badituzu, sakatu hemen

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>