Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VII)

1, 2, 3… 1, 2, 3… 1, 2, 3… 1, 2, 3… zenbatzen du Muxuk haserretzen den bakoitzean. Emozio hori kontrolatzea kostatzen zaio eta kontrolatu ezin duenean sua botatzen du ahotik. Lagun askoren ilea erre du horrela. Maitatzen duen jendeari minik ez egiteko alde egin du. Arazo bat daukagu! Gure azken saioko emanaldian behar beharrezkoa dugu dragoia. Non sartu ote da?

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VII)

Muxu lasai egon dadin lehenengo bere konfiantza lortzen ahalegindu gara. Noiz ateratzen zaigu sua ahotik? “Amak zigortzean haserretu egiten naiz. Logelako gauzak botatzen ditut eta ama lehen baino gehiago haserretzen dela ikustean, gehiago haserretzen naiz ni”, “nahigabe telebista apurtu nuenean, telebista ikusi gabe geratu nintzenean asko haserretu nintzen”. Haserretzen garenean izaten ditugun jarreren inguruan hitz egin dugu eta haserrea bera paperean irudikatu dugu.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VII)

Muxuk ulertzen dugula sentitu du eta Müllerrera hurbildu da. Atetik pasatu da
baina oraindik ez da harrapatzen utzi. Pista bat utzi digu “bere ezkutalekura
heltzeko irudia”
. Tren bat osatuz, bata bestearen bizkarrean gure dragoiarengana hurbilduko gaituzten irudiak marraztu ditugu.“Etxe urdin bat…”

Datorren astera arte!

Oh: Tailerreko argazki guztiak ikusteko sakatu hemen

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>