Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (IV)

Zurrun zurrun… riiiiing! esnatzeko ordua da! Zerekin amestu dut? Badaude beti gogoratzen ditugun amets bitxiak. Horiek gure barnean gordeta uzten ditugu, besteekin konpartitu barik. Gaur guztiok izan ditugun ametsak komunean jartzeko aukera izan dugu!

Asteleheneko saioak kuxkuxeatzen (IV)Ametsak, lo gaudenean sortzen ditugun bizipen irrealak dira. Bertan, gure izaera, beldurrak, sentimenduak, nahiak.. agertzen direla esaten da. Hori honela, Gometxatarrok gure inkontzienteak sortutako irudiak azaltzen ibili gara “nik munstro arrosarekin amesten dut beti”, “ni ametsetan herri bateko erregea naiz”, “nik askotan soldadu askoren kontra borrokatzen dudala amesten dut. Hauek lerroan jartzen direnez, korrikan horietako baten kontra talka egin eta guztiak, dominoaren antzera, lurrera jausten dira”, “nire ametsean herri bateko printzesa nintzen eta printzearen lagunarekin ibiltzen nintzen”.  Asteleheneko saioak kuxkuxeatzen (IV)

Oso interesgarria izan da gure buru barneko misterioekin jolastea eta gure amets guztiak sare atzemailean harrapatzea!  Behin harrapatuta, zer egingo dugu beraiekin?

Ondo lo egin eta amets gozoak izan!

Asteleheneko saioak kuxkuxeatzen (IV)

PD: Tailerreko argazki guztiak hemen daude

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>