“Arazo bat dugu: nork egingo dituen lanak eta egiten dituenak euskaraz ez jakitea”

Hona elkarrizketaren hirugarren eta azken zatia, non Bilboko zaleen babesa eta euskararen inguruan solasten baikara Aitor Mojas Deustu Arraun Taldearen presidentea eta Urdax eta Edorta arraunlariekin. Esan gabe doa, solasaldi guztia euskaraz egin genuen. 

 

Deustu taldean Udaletxean

 

Deustuak zaleen babesa izan du?

Edorta: Klubaren betiko jarraitzaleak beti egon dira gurekin baina babes ezberdina da. Beste herrixka txikietan, batez ere Gipuzkoan, arrauna erlijio moduko bat da, Zumaian eta Getarian adibidez.  Bilbon, ostera, beste zaletasun handiagoak daude.

Urdax: Bai, gaur futbola da erreferentzia- kirola eta arrauna beste maila batean dago baina apurka-apurka areagotzen badoa zaletasuna.

Edorta: Areagotu beharko litzateke behintzat.

Bilbotarrek babesten dute Bilbok duen traineru bakarra?

Edorta: Nire ustez ez gaituzte asko ezagutzen. Azken finean, interesa daukanak interesa du eta interesa ez daukanak ez du interesik.

Urdax: Bai, hori da. Errekan entrenatzen ikus gaitzakete egunero eta Deustuko Arraun Taldeak Bilbon duen presentziaz ohartu daitezke.

Edorta: Gero eta gehiago ezagutzen gaituzte, kazetariei esker ere bai. Deian edo Gipuzkoako egunkarietan agertu gara askotan.

 

Bilboko itsasadarrean "XVII Ikurriña Villa de Bilbao" brankan

Euskara

Castroko patroia duzue baina umeen kategorietan euskaraz egiten duzue?

Edorta: Deustu Arraun Taldean denetarik dago, euskaraz dakien jendea eta ez dakiena. Geure artean askok egiten dugu euskaraz baina Castroko norbait edo taldean daukagun errusiarra baldin badago ezin dugu euskaraz hitz egin, errespetuagatik.

Webgunea erdaraz bakarrik duzue, kartelak ere bai?

Aitor: Hemen arazo bat dago: lanak nork egingo dituen eta webgunea egiten duenak bakarrik daki erdaraz. Hori bai, kartelak bietan egiten ditugu.

 

Partekatu

3 thoughts on ““Arazo bat dugu: nork egingo dituen lanak eta egiten dituenak euskaraz ez jakitea”

  1. Bilboko traineru bakarra? Hori irakurtzean Periko Delgado etorri zait burura, txirrindulari
    euskaldun bati buruz, “el único español en la escapada” esaten…
    Sentitzen dut baina Bilboko trainerurik ez dago, lehiaketa ofizialetan behintzat…

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>