Apirilaren 22an ‘Umeak parkean’ 17:30ean Sarrikon!

Apirilaren 22an Umeak parkean egitasmoaren bigarren edizioa antolatuko dugu 17:30ean Sarriko parkean. Egitasmoak ume euskaldunak elkarrekin euskaraz jolas daitezela jomuga du, umeek euskaraz harremanak egingo dituztelakoan. Martxoko edizioan bezala, monitoreak egongo dira eta euria egingo balu Sani-Ibarrekolandako udaltegira joango ginateke (Rondoko 2, Mikel Zaratetik sarrera).

Egitasmo hau zein Paula Kasaresen berbaldiak Deustualdeko Ikastetxeak Arnasguneak Bihurtzeko bidean proiektuaren barne daude, zeinak Deustualdeko ikasleak euskara asko eta askotan erabiltzea helburu duen, gurasoak, irakasleak eta ikaslea bera inplikatuz.

Informazio gehiago nahi izatekotan 94 447 10 42ra deitu edo berbaizu@euskalnet.net helbidera idatzi.

A-22 Umeak parkean Sarriko parkean!

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>