Antolaketa irauliz…dinamika parte-hartzailea Txantxikun !

Irakasle eta ikasle, enpresari eta langile, entrenatzaile eta jokalari, guraso eta ume. Gizarte honetan botere harremanak nonnahi daudelako, txantxikutarrok tortilari buelta eman nahi izan diogu, honela txantxikukide nagusienekin dinamika parte-hartzaile bati hasiera eman diogu.

Begiraleak udaleku batzuetarako programazio osatzeari ekiten diogunean, beraiei gehien egokituko zaizkien jolas eta ekintzak bilatzen saiatzen gara, gure hezkuntza ereduaren helburuak beraiekin jorratzeko dinamikak prestatzen ditugu. Baina askotan gazteen beharrizan eta ardurei erantzungo dion programa bat osatzeko protagonistak eurak baino inor aproposagorik ez dagoela ahaztu egiten zaigu. Harrigarria da benetan hitza gazteei ematen zaienean ateratzen diren gauza interesgarrien zenbatekoa.

IMG_20140610_193032507

Lan honek baditu noski zenbait zailtasun, partaideei “zer egin nahi duzue? Nola lortuko dugu?” galderak luzatzen dituzunean, erantzunak edonolakoak izan daitezkeelako eta iritzi eta gustu guztiak bateratzea ez da lan makala. Bestetik, jasotzen diren erantzunak eta jorratu nahi diren balioak bat ez badatoz, begiraleok inposaketak egitearen edo zure balioak lantzen ez dituen ekintzak egitearen arteko dileman aurki gaitezke.

Zailtasunak badirelako, zentzu honetan pausuak apurka apurka ematea ezinbestekoa da. Gure kasuan, dinamika nagusienekin hastea erabaki dugu, hauek urte mordoxka bat daramatelako txantxikun eta inork baino hobeto ezagutzen dituztelako gure balioak eta hauen garrantziaz jakitun direlako. Denbora hartuta dinamika hau txantxikukide gazteagoenetara zabaltzea da gure asmoa, baina esan bezala pauso txikiak emanda egiten da bidea.

IMG_1070

Modu honetan jadanik badira bi bilera egin ditugunak, denak maila berean jarri eta horizontaltasun osoz txantxikukide hauentzat programa egokiena osatzen ahalegindu gara. Besteak beste, erabaki dugu feminismoa edo okupazio mugimenduaren inguruan gure buruak formatu nahi ditugula, baita sukaldaritza tailerrak nahi ditugula edo abentura kirolak praktikatu nahi ditugula. Honez gain aurtengo udalekuetan nagusien taldeak 3 eguneko irteera bat egingo du, bi gau emango ditugu kanpoan, Puentelareina herria ezagutuko dugu eta Allozeko enbaltsean bainatuko gara. Hiru egun hauek denon artean prestatuak izango dira eta ahal den neurrian egun hauetan begirale eta umeen papelak desagerrarazten ahaleginduko gara, guztiak maila berean kokatzen.

https://www.flickr.com/photos/44134674@N07/14271185968/in/photostream/

Beraz orain datorrena zatirik onena da, Mendigorriako udalekuetan praktikan jartzea alegia. Bueltan kontatuko dizkizuegu esperientziaren nondik norakoak..

AUPA TXANTXIKU!!!

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>