Basoan barrena (Estitxu Trabudua- Deustuko Ikastola)

*DBH3-4ko ipuin garailea

Basoan barrena murgilduta nengoen, lainoz inguratuta, gaua bazetorren, ilargia agertzen nabari zen eta. Hankak dardarka nituen, ez bakarrik hotzagatik, nekeagatik ere izango zela uste dut.
Zuhaitz baten enborraren ondoan eseri nintzen. Begiak ixten hasi nintzen, eta loak hartzeko nengoela, orduan entzun nituen otsoen uluak. Geroxeago, ikusi nuen: otso handi bat zen, letaginak erakusten zituen otso beldurgarria. Poliki-poliki altxatu nintzen, korrika hastea erabaki nuen, baina otsoa ni baino arinago zetorren. Abiadura arintzen hasi nintzen eta nire hankek ezin izan zutenez gehiago, lurrera erori nintzen.
Otsoa hurbildu zitzaidan. Nire bizitzako azken momentua izango zela atsekabetu nuen. Segundo bat geroxeago, haren haginak nire lepoan nabaritu nituen. Letagin zorrotzak zituen baina ez nuen minik nabaritzen. Segidan, dena beltz ikusi nuen, eta norbait deitzen ari zitzaidala entzun nuen. Amaren ahotsa zen.
Orduantxe esnatu nintzen, izerditan nengoen, ospitaleko gela bat zen. Lepoa ukitu nuen, ez nuen haginkadarik. Amaren begiradan, kezka sumatu nuen, eskua burura eramatean, ez nuen ilerik. Halaxe konturatu nintzen, ametsa baino ez zela izan. Ez neukan otsorik nire ondoan baina bai gaixotasun handia. Begiak itxi nituen, hori ere amesgaiztoa izango zelakoan.

Estitxu Trabudua
Deustuko Ikastola

Estitxu Trabudua- Deustuko Ikastola

Partekatu

Izaki txikien lantokia (Mara Ruiz De La Arena- San Inazio BHI)

*DH1-2ko ipuin garailea

Gaur, egunero bezala, Julenekin nago etxeko sukaldean, janari puskaren bat hartu nahian. Bion artean ogitarteko hondakinak hartzen ditugu zirrikitutik sartuta familia guztiaren artean banatzeko. Egun batean, hondakinen bila joan ginenean, etxeko jabearen semeak gu ikusi eta zapaldu nahi izan gintuen. Gure aurpegietan beldur ginela ikusi ahal zen. Julenek plantoia eman eta hondakinekin joan egin zen. Ni, harrituta, mugitu ezinik nengoen eta mutikoaren oinetakoa nire gainean zegoen, amak deitu eta joan egin zen. Ni afarira haserre joan nintzen. Ordu batzuk pasata, Julen nigana etorri zen barkamena eskatzen, damututa zegoela nabaritzen zen. Nik hasieran ez nion barkatu nahi, baina konturatu egin nintzen bera gabe ezin nuela bizi. Azken finean inurriok elkar behar dugu aurrera egiteko.

Mara Ruiz De La Arena
San Inazio BHI

MARA 2

Gaur 19:00etan Bilboko Euskalgintzako bilera Kafe Antzokian

Euskaraldiko olatua igarota, otsailean BilboRocken egindako topaketetan hainbat erronka jarri genizkion gure buruari. Apirilean Euskalgintzako eragileok elkarrekin ekin genion Korrikari eta Bilboko Euskalgintza bultzatzen jarraitzeko asmoa dugu hemendik aurrera ere!
Hurrengo hilabeteotan ditugun erronketan parte hartzeko prest gaude!
Koordinazioa, auzoetako jaiak, Aste Nagusia, hurrengo ikasturte hasiera, elkarlanerako apustua…hainbat gai ditugu elkarrekin aurrera egiteko.
Bazatoz gurekin?
EGUNA: Maiatzak 15
ORDUA: 19:00
LEKUA: Kafe Antzokia
#BilbonEuskarazBizi
@bilboeuskaraz

M15 kartela

*Zuen parte hartzea baieztatzea eskertuko genizueke. Eskerrik asko!

Asteazkenean 19:00etan Bilboko Euskalgintzako bilera Kafe Antzokian

Euskaraldiko olatua igarota, otsailean BilboRocken egindako topaketetan hainbat erronka jarri genizkion gure buruari. Apirilean Euskalgintzako eragileok elkarrekin ekin genion Korrikari eta Bilboko Euskalgintza bultzatzen jarraitzeko asmoa dugu hemendik aurrera ere!
Hurrengo hilabeteotan ditugun erronketan parte hartzeko prest gaude!
Koordinazioa, auzoetako jaiak, Aste Nagusia, hurrengo ikasturte hasiera, elkarlanerako apustua…hainbat gai ditugu elkarrekin aurrera egiteko.
Bazatoz gurekin?
EGUNA: Maiatzak 15
ORDUA: 19:00
LEKUA: Kafe Antzokia
#BilbonEuskarazBizi
@bilboeuskaraz

M15 kartela

*Zuen parte hartzea baieztatzea eskertuko genizueke. Eskerrik asko!

Nire bidaia (Sergio García López eta Eneko Pildain Aranguren- Intxixu Ikastola)

*LHko ipuin garailea

Han nengoen ni, bihotzeko ezkerreko bentrikuluan, eta “PUM”, aortatik oinetara abiatu nintzen. Globulu gorria naiz eta globulu zuriekin eta plaketekin plasman igerian nengoela, femoraletik norbait odola zurrupatzen hasi zen. Arteriako paretetan heldu nintzen eta, segundo batzuk pasa ondoren, gelditu zen.

Baina hori bakarrik hasiera zen. Mikrobio batzuk sartu ziren.

Mikrobioak gure tamainaren bikoitza ziren eta gehiago ere. Guregana abiatu ziren. Globulu zuriak errefortzuak eskatu zituzten eta globulu bakoitzak bider bi egin zuen.

Borroka hasi zen eta globulu zuriak mikrobioengana joan ziren. Gudak ordu bat iraun zuen. Bitartean gorputzeko tenperatura igotzen hasi zen. Konturatu ginen sukarra genuela. Globulu zuriak, eskatutako errefortzuak, heldu ziren eta atzetik harrapatu zituzten mikrobioak. Irabazi genuen eta mikrobioetatik libratu ginen!

Horren ondoren, berriro gure bidea hartu genuen. Bihotzera heldu ginen eta hark biriketara bidali gintuen gu oxigenatzeko.

Sergio Garcia Lopez eta Eneko Pildain Aranguren
Intxixu Ikastola

Eneko Pildain eta Sergio López

Txantxiak Lesakan

Lesakan igaro genituen txantxikuak udaberriko azken opor-egunak. Labur egin arren, guztira lau egun eman ditugu bertan.

Astearte goizean Deustutik atera, eta Bortzirietara abiatu ginen herri berri bat ezagutzeko gogo handiz, eta ostiral eguerdian, berriz, gure Deustu maitatura bueltatu ginen.

Txantxikuak Lesakan!

Elkarrekin igaro ditugun egun hauetan, beti bezala, denetarik egin dugu. Gure etxe alboan zegoen ikastola handi bateko patioan hainbat jolas egin genituen astearte zein ostegunean eta herriko umeekin batera jolasteko aukera ere izan genuen tarte txiki batean!

Asteazkenean Lesaka alboan dagoen Bera herria bisitatzera joan ginen. Bertako frontoia eta eskola bisitatu ondoren, herriaren inguruko beste hainbat gauza ezagutzeko jolas bat egin genuen Bera osoan zehar, “herria ezagutu” deitzen dioguna. 

Txantxikuak Lesakan!

Ez genuen Lesaka agurtu nahi izan zerbait berezia egin gabe, beraz, ostegun goizean Txantxikuko txikienekin papera egiten ibili ostean, eta nagusiekin komunikazioaren inguruan hausnartu ostean, gauean KORRIKA egin genuen Lesakatik zehar! Denok elkarrekin, gure musika zein oihuekin, eta lekukoa partekatzen genuen bitartean euskaraz busti genituen herriko kale guztiak. Oso ondo pasatu genuen!

Ostiral goizean dena jasota utzi eta Deustura buelta egin genuen autobusean, hurrengo ekintza zein udalekuak noiz heltzeko zain!

Oh: argazki guztiak ikusteko sakatu hemen.

M15ean 19:00etan Bilboko Euskalgintzako bilera Kafe Antzokian