Animazio saria jaso genuen igandean! Gora Txantxiku!

Inauterietako poza, nekea eta aje emozionala pasatuta edukiko dute agian deustuar gehienek baina txantxikutarrok ez. Izan ere, igandean goizean goiz hasi ginen egunari egurra ematen prestatutako mozorroak ikastolan janzten (artistak gure txantxikuak!) eta koreografia prestatzen.

Txantxi-inauteriak

 Behin prest geundela, San Felizisimora abiatu ginen Inauterietako desfile nagusian parte hartzeko gure aurpegirik bihurriena jarriz. Gauzak horrela, munstro bihurrienen papelean jarri ginen eta gure indar eta motibazio handienarekin ekin genion desfileari, abesten, dantzatzen, jendea ikaratzen… Hain munstro onak izan ginen, non epaimahaiak, ikaratuta, animazioaren saria eman zigun! Hor bai izan ginen Deustuko eta mundu osoko monstruorik erraldoienak! Hurrengo urtearen zain gaude, urtero lez, euskaraz mozorratzeko Deustuko Inauteriak!

GORA TXANTXIKU!
Partekatu

Zubi Zaharra Ikastolako lagunak laguntza eske! (bete inkesta, mesedez!)

Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak gure herrian aterpetxe bat irekitzeko proiektua du. Honen helburua euskal herritarrei euskararen arnasgune den herri honetan esperientzia zoragarri bat eskaintzea da, nola ez, euskaraz.
Horretarako informazioa behar dugu, eta email honen bitartez 15 galderako galdetegi bati erantzutea eskatu nahi genizueke. Esan beharrik ez dago, minutu batzutako lan hau  guretzako izugarrizko ekarpena litzatekeela.
Hona hemen esteka: Sakatu hemen

Ondarroako Zubi Zahara Ikastolako lagunak laguntza eske (bete inkesta mesedez!)