Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (III)

Iluntasunarekin batera ilargi betea atera da.
Hodei Ilargi osoaren handitasunaren aurrean harrotu egin da, puztu, indartu! Beste aldean zer dagoen ikustera joango da!

Begiak itxita, ilargiaren faseekin lotu ditugu entzundako doinuak: ilbeherarekin; “lasaitasuna” eta garbitasuna, ilberriarekin; ezinegona, urduritasuna, “beldurra”, ilgorareki; “mugimendua”, eta azkenik, ilbetearekin; “poztasuna”, handitasuna.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (III)

Soinuetan entzundakoa bozetoetan irudikatu dugu, gero antzezlan baten bitartez partekatzeko. “Kolunpioak daude, musika honek alaitasuna transmititzen duelako”, “biolina dago”, “ballet dantzaria dago eta bueltak eta bueltak ematen ditu” , “ilun dago eta gogor entzuten dira zaratak”…

Ilargiaren beste aldean egongo dena maindire zuriaren alde ezkutuan sortu dugu. Iluntasunaren laguntzaz istorio zirraragarri horien itzalei bizia eman diegu. “Ilargia betetzen denean bakarrik ikus daiteke barruan ezkutatzen duen mundua”, “giltza baten bitartez ireki daiteke”, “beste mundu hori alderantzizko mundua da: goian belarra dago eta behean zerua”.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (III)

Primeran pasa oporretan, laster arte!
Oh: Tailerreko argazki guztiak hemen ikusgai: https://flic.kr/s/aHsmcfgwPA

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (II)

Hodeik ilargia hurbiletik ikusi nahi du. Bete-betea. Zelan helduko da ilargiraino? 

“Kohete batean!”, “hegazkin batean”, “puxika batean”, “makila batekin, gainean jartzen da eta heltzen da”, “salto egiten du”… 

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (II)

Guk Hodei ilargiraino heltzen lagunduko duen kohete bat sortu dugu. “Nik izar formarekin egin nahi dut”, “zati guztiak batu ahal ditugu handi bat egiteko”, “gu sua egiten ari gara”, “horia izan behar da zeruko izarrak bezala”, “marrak despegatzeko egin ditut”, “nik hirukia eta karratua batuko ditut punta bezala”, “bandera bat egin ahal dugu”…
Barrura sartu eta gorantz joaten hasi gara. Hasieran, gure gorputzak pisutsuak izan dira. Pixkanaka, lurraren grabitatea gero eta gutxiago sentitzen hasi gara. Mugimenduak leundu eta gure berbak geldotu dira. Sentsazio hori puxikekin jolas-harremanetan lortu dugu.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (II)

Ilargiak beso zabalekin hartu du Hodei.  Gure protagonista, lehenengo, bere besoetan kulunkatu da. Gero, ilargia lotsaren lotsaz ezkutatu eta desagertu egin da. Hodeik kili-kiliak egin dizkionean, irribarretsu agertu da berriro ere. 
Gure suziriarekin ilargira heldu gara azkenean!
Zeruko izarrak irudikatu ditugu. Batetik bestera saltoka aritu gara eta hauek igortzen duten argi distiratsuaren arteko nahasketak egin ditugu. Oinekin, geldirik eta dirdirka ari ziren izarrak, iheskor bihurtu ditugu. Amaieran, iluntasunak bere magalean jaso ditu.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (II)

Iluntasuna gure zain dugu…
Datorren astera arte!

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (I)

Hodeiri bere urtebetetze egunean astronauta kaskoa oparitu zioten eta ordutik ez du askatu. 

“Nagusitan astronauta izango naiz! Nire ama bezala! Nire aitite bezala! Nire birramona bezala! Gauean ilargiari begiratzen orduak ematen ditut. Zaila egiten zait ilargiaren beste aldea nolakoa izango den asmatzea…”

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (I)“Igual ez dauka begirik eta horregatik ezkutatzen du”, “lotsatuta egon daiteke”, “beste aldea beltza da, ez dauka ezer”, “zuloz beteta dago”, “lurrak buelta ematen du eta ilargia atzetik doa”, “ez dauka oxigenorik” Ilargiaren alde ezkutua ezagutzeko, lehenik, ikusten dugun aldeari erreparatu diogu. Zer uzten du ilargiak agerian? Eta guk? “Sudurra, begiak, aurpegia, ilea, lepoa, eskuak”. Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (I)

Ilargiak aurpegi bakarra erakusten digu, baina aurpegi horrek ezaugarri desberdinak ditu. Bata bestearen aurrean jarri gara eta ezkutatzen eta erakusten ditugun atalak behatu, estali, ukitu… ditugu. Bukatzeko, banaka, gure ezaugarriak tentuz begiratu eta bi eta hiru dimentsioetan iruditkatu ditugu.

Gora begiratu eta iluntzen hasi dela ikusi dugu…
Ilargia agertzear dago.
Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (I)

Datorren astera arte!
Oh: Argazki guztiak hemen